"Murgilketak" 2020ko oinarriak


  • DataUrriak 13
  • Gaia Ikusizko arteak

INMERSIONES 2020 BILTZARRA: ETXEKO KONTUAK

Inmersiones Euskal Autonomia Erkidego, Iparralde eta Nafarroako artista berrien biltzar bat da, 2008. urtetik Vitoria-Gasteizen egiten dena, azaroko azken egunetan edo/eta abendu hasieran. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den ezaugarri hauetako topaketa bakarra da, eta helburu nagusia du gure inguruneko artistak bistarazi eta elkar ezagutzea.

Aurten, hauxe izango dugu goiburua: Etxeko kontuak.

Covid-19 agertu denetik, gure gizarteak iraultza bat bizi du espazioak bizitzeko moduan, galtzerdi bat barnetik kanpora alderantzikatu egin izan balitz bezala. Pribatuak eta etxekoak diren espazioak sareen bidez hedatu eta erakutsi dira eta, aldiz, eremu publikoa hustu egin da konfinamendua dela eta: barnealdea eta kanpoaldea erlatiboak dira orain. Aldatu egin ote du ordena (edo desordena) berri honek botere harremanak gune horietan?

PARTE HARTZEKO MODALITATEAK

Kultura, gizarte eta arte-eragileei zuzentzen zaie (sortzaileak, ikertzaileak,bitartekariak, aktibistak…), Euskal Autonomia Erkidegoan, Iparralden edo Nafarroan bizi, ikasi edo lan egiten dutenei eta, aldi berean, “Inmersiones 2020” osatzen duten atal batean edo askotan parte hartu nahi dutenei, proposatutako gaiari lotutako proposamenak aurkeztuz: “Etxeko kontuak”.

A. Biltzarra

B. Ekintza artea

C. Errezeta lehiaketa

A) BILTZARRA

Arte garaikideari buruzko ponentziak aurkezteko deialdia. Ponentziek proposatutako gaiarekin lotura izan behar dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoko, Iparraldeko zein Nafarroako ikusizko arteen arlotik datozen norberaren edo besteren proiektu artistikoei buruzkoak izan, formatua eta generoa edozein dela ere (eskultura, pintura, argazkilaritza, instalazioa, bideoa, ekintza artea, eta abar), eta aurkezpenerako gehienezko denbora 15 minutu izango da.

Aukeratutako sortzaileek konpromisoa hartuko dute 2020ko azaroaren 28an Gasteizen beren proiektuen aurkezpen publiko bat egiteko, eta streaming bidez zabalduko da. Antolakuntzak 300 €-ko diru kopurua ordainduko du prestaketa eta aurkezpen ahalegin horrengatik (zergak barne).

Bidali beheko dokumentazio zehatza posta elektronikoz, mezuaren gaian “Biltzarra” jarriz: asociacioninmersiones@gmail.com helbidera.

1. Proposatutako ponentziaren laburpena (gehienez ere bi orrialde, Word formatuan).

2. Zure motibazioa eta proposatutako gaiarekin zure ikerlanak edo artelanak duen erlazioa azaltzen duen testu bat, tartean sartuz aurkeztuko duzun ponentziaren laburpen bat (gehienez ere bi orrialde Word formatuan).

3. Artistaren lanaren txosten bat (gehienez ere bost orrialde PDF formatuan), tartean sartuz curriculum labur bat.

 

4. Datu pertsonalak: izen osoa, biltzarreko komunikazioetan agertzea nahi duzun izena (desberdina edo goitizen bat izango balitz), telefono zenbakia eta posta elektronikoa.

b) Ekintza artea

Euskal Autonomia Erkidego, Iparralde eta Nafarroako artisten performance proposamen deialdia. Guk “ekintza artea” deitzen diogu artista batek toki eta une jakin batean bere gorputzaz parte hartu behar duen artelan bati; beraz, beharrezkoa da gorputzez bertan egotea, hori izango baita adierazpenerako eta obra garatzeko bitarteko nagusia.

Proposamenak Inmersiones 2020ren iraunaldian egingo dira: azaroaren 23tik 29ra. Ekintza bakoitza egiteko denbora 15 minutu izango da gehienez. Artistak artelana sortzeko eta eszenaratzeko behar den informazioa emateko konpromisoa hartuko du. Ekintza grabatua izango da biltzarraren egunean, eta streaming bidez zabaldu ahal izango da. Horren truke, artistak 300 € jasoko ditu (zergak barne).

Bidali beheko dokumentazio zehatza posta elektronikoz, mezuaren gaian “Ekintza artea” jarriz: asociacioninmersiones@gmail.com helbidera.

1. Proposatutako ekintza deskribatu eta zehazten duen testua (beharrizanak eta helburuak barne), artistaren motibazioa eta performanceak proposatutako gaiarekin duen erlazioa (bi orrialde gehienez, Word formatuan). Ekintza egiteko beharrezko ekipamendua adierazi behar da, eta hartaz antolakuntza arduratuko da, ahal duen neurrian (gehienez ere bi orrialde, Word formatuan).

2. Artistaren lanaren txosten bat (gehienez ere bost orrialde, PDF formatuan), tartean sartuz curriculum labur bat. Estekak edo kanpoko estekak jar daitezke.

3. Datu pertsonalak: izen osoa, biltzarreko komunikazioetan agertzea nahi duzun izena (desberdina edo goitizen bat izango balitz), telefono zenbakia eta posta elektronikoa.

d) Etxe eremuan, eremutik, eremurako edo eremuarekin egiteko “errezeta” lehiaketa

Lehiaketan parte hartzeko, nahikoa da sare sozialetan “errezeta” bat argitaratzea (facebook, twitter, instagram, pinterest, flickr, etab.) izenburuan ondorengo traolak jarriz: #cuestionesdomesticas #espaciodoméstico #inmersiones2020.Aldi berean, bidali irudi hori (gehienez 5MB) argazkiaren estekarekin edo URL helbidearekin batera posta elektronikoko helbide honetara: asociacioninmersiones@gmail.com. Adierazi mezuaren gaian “Inmersiones 2020ko errezeta lehiaketa”. Nahi beste errezetarekin parte har daiteke.

Antolakuntzak lehiaketari buruzko epaia jakinarazi ondoren, pertsona irabazleak errezeta eman behar du kalitate onenaz, Inmersiones 2020ko katalogoan sartzeko.

Lehiaketak 300 €-ko sari bakarra eskainiko dio irabazleari.

 

 

BALDINTZA OROKORRAK, BIDALTZEKO EPEAK, EPAIMAHAIAREN ERABAKIA

Nahitaezkoa den dokumentazio zehatza urriaren 12tik azaroaren 1era bidaliko da asociacioninmersiones@gmail.com posta elektronikoko helbidera. Parte-hartzaileek, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoarekin, Nafarroarekin edo Iparraldearekin duten lotura egiaztatzen duen agiri ofizialaren kopia digital bana bidaliko dute (NAN, erroldatze agiria edo ikasle txartela). Emandako dokumentazioaren guztizko pisua ez da izango inolaz ere 15 MB baino handiagoa.

Atal guztietako proposamenak bidaltzeko epea 2020ko azaroaren 1eko gauerdian bukatuko da.

Inmersioneseko talde eragileak askotariko modalitateetan aurkeztutako proiektuen artean egingo du aukeraketa. Epaimahaiaren erabakia 2020ko azaroaren 4an argitaratuko da Inmersionesen blogean (www. inmersionesgasteiz.wordpress.com) eta sare sozialetan. Halaber, erabakia aukeratutako pertsonei jakinaraziko zaie posta elektronikoz.

Askotariko lanen ordainsari edo saritarako adierazi diren zenbatekoetan dagozkion zergak sartzen dira. Betiere, legez ezarritako zerga atxikipena aplikatuko zaie. Antolakuntzak, era horretan, eskubidea eskuratuko du Inmersiones 2020ko askotariko aplikazio grafikoetan (katalogoa, webgunea, liburua, RSS) irudiak eta testuak erabiltzeko. Inolaz ere ez dira erabiliko beste helburu batzuetarako.

 

HARREMANETARAKO

Oinarriei edo “Inmersiones 2020” buruzko edozein kontsulta edo argibide:

asociacioninmersiones@gmail.com

Inmersionesi buruzko informazio guztia hemen duzu eskueran:

wvww.inmersionesgasteiz.wordpress.com

 

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana