Eva Garcia Saenz de Urturik irabazi du Planeta Saria, 'Akitania' eleberriarekin

  • Eva Garcia Saenz de Urturik irabazi du Planeta Saria, 'Akitania' eleberriarekin
eitb.eus

  • DataUrriak 16
  • Gaia Literatura

Idazle gasteiztarrak azaldu duenez, "Erdi Aroko thriller bat da 'Akitania', 'Arrosaren izena'ren omenez egindakoa".

Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarrak irabazi du 2020ko Planeta Saria, 'Akitania' eleberriarekin.

Santiago Shelby izengoitiarekin aurkeztu zen lehiaketara eta bere lanari "Gerraren azken eguna" fikziozko goiburua jarri zion.

Garcia Saenz de Urturik azaldu duenez, "Erdi Aroko thriller bat da 'Akitania', 'Arrosaren izena'ren omenez egindakoa". "Gerora Europa izango denaren sorrerako tronu-jokoa ere bada", erantsi du.

Saria koronabirusarekin hil diren pertsona guztiei eskaini die, eta ondokoa adierazi du: "Kulturaren mundua bizirik aterako da pandemia honetatik, eta betiko moduan, aurrera egingo du".

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana