Hiri Artistak erregistratzeko deialdia 2020 - Iruñeko Udala

  • Hiri Artistak erregistratzeko deialdia 2020 - Iruñeko Udala

  • DataUrriak 16
  • Gaia Ikusizko arteak

Epea zabalik azaroaren 13ra arte.

--

Iruñeko Udalak Nafarroako hiri artisten, graffitigileen, muralisten eta ilustratzaileen erregistroa (datu basea) sortzen du, arte mota horretarako potentziala duten hiriko hainbat espazio publiko biziberritzeko erabiliko duena. Dokumentazioa nagusiki formatu digitalean aurkeztuko da, posta elektronikoz cultura@pamplona.es helbidera edo aurrez aurre Kultura eta Berdintasuneko Alorreko bulegoetan (Descalzos kalea 72, 31001 – Iruña). Espedienteak datorren azaroaren 13ra arte entregatu ahal izango dira, lehen deialdian. Deialdia 18 urtetik gora duten eta Nafarroan jaio eta/edo bizi diren hiri-artistei edo artisten kolektiboei, grafitilariei, muralgileei eta ilustratzaileei zuzenduta dago. (Justifikazio-agiriak aurkeztu beharko dituzte). Agiri-txosten bat aurkeztu beharko dute honako hauek bilduta: harremanetarako datuak, curriculuma (egilearen prestakuntza ibilbidea eta/edo artistikoa), eta egindako obren irudiak eta/edo asmatutako proiektuen ilustrazioak, zirriborroak, etab. Gehieneko luzera 10 orrikoa izanen da A4 formatuan eta gehienez 5 MB hartuko ditu.

Dokumentazioa aurkezteko lehen epea 2020ko azaroaren 13ra arte izanen da, nahiz eta bide hau irekita egonen den informazioa eguneratzeko eta harremanetan jartzeko, eta baita egile edo kolektibo berriak aurkezteko ere.

Deialdi honen ondoren jasotako informazioaz hiriko esku-hartze artistiko bakoitzari aurre eginen zaio, batzorde batek eginen duen aukeraketaren bitartez eta honetan parte hartuko dute Kultura eta Berdintasuneko zein Hiri Kontserbazioko alorretako teknikariek, eta baita hiri-artearen arloko ordezkariek edo beste gizarte eragileek ere. Batzordean baloratuko dira kalitate artistikoa eta proposatutako lekuarekiko egokitasuna, eta esku-hartze artistikoaren enkargua eginen du, kontrataziorako irizpide profesionalekin bat jokatuz.

Helburua da kalitate artistikoa emateko eta prekarizazio handia jasaten duen artearen zein kulturaren arloan profezionalizazioa bultzatzeko premisapean proiektu horiei aurre egiten laguntzeko.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana