Jose Ramon Etxebarriak irabazi du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria

  • Jose Ramon Etxebarriak irabazi du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria
    Jose Ramon Etxebarriak goi mailako zientzian euskara normaltzeko egindako ahalegina aitortu dute
eitb.eus

  • DataUrriak 16
  • Gaia Literatura, Bestelakoak

Bizkaitar irakasleak “zientzietako goi-mailako hezkuntzan euskara normalizatzeko egindako ekarpena eta euskal kulturarekiko konpromiso adierazgarria” azpimarratu du Eusko Ikaskuntzak. 

Eusko Ikaskuntzak Jose Ramon Etxebarriari emango dio 2020ko Manuel Lekuona saria. Horrela, irakasleak “euskararen normalizazioan zientzietako goi-mailako hezkuntzan egindako ekarpen zabala eta euskal kulturarekiko duen konpromiso adierazgarria” aitortu nahi dute. 

1948an Gernikan jaioa, Jose Ramon Etxebarriak Industria Ingeniaritza ikasi zuen Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan, eta 1987an EHUn doktoratu zen. 1973an Udako Euskal Unibertsitatearen sorkuntzan parte hartu zuen, eta bertako irakasle izan zen. EHUko Bilboko Unibertsitateko Zientzia Fakultatean eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan klaseak eman zituen, 2018an erretiroa hartu zuen arte.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana