Kultur Errota Zirkuitoa

  • Kultur Errota Zirkuitoa

  • DataUrriak 21
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Bideo-jokoak, Diseinua

Urte osoan zabalik.

--

Euskal kultur sortzailea baldin bazara eta zure kultur emanaldiak eskaintzeko plaza bila ari bazara, hauxe da zure aukera!

Kultur Errota zirkuitua 1997 urtetik ari da etengabe biraka, euskaraz sortzen dena gertutik, hainbat formatutan, herriz herri hedatzen. Euskara elkarteek, zein bestelako eragileek anto latutako emanaldietan zure sorkuntza lanak eskaintzeko aukera izango duzu.

Euskaraz sortzeko eta bizitzeko plazak zabaltzea izanik Kultur Errotaren asmoetako bat, ziurtzat jotzen dugu katalogoan parte-hartzen duzuen sortzaile guztiek, ikuskizuna ez ezik, emanaldiaren inguruko harremanak ere euskaraz gauzatzeko konpromisoa hartzen duzuela.

Zuk sormena, guk plaza!

Gehitu zure ikuskizuna hemen.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana