Jakin 239: 'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak'

  • Jakin 239: 'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak'
Jakin

  • DataUrriak 29
  • Gaia Literatura, Ondarea, Bestelakoak

Umezurtz datorren zenbakia dugu Jakin aldizkariaren 239.a, Joan Mari Torrealdai hil ondorengo lehena delako. Berezia da horregatik, Lorea Agirre Dorronsoro Jakin-eko zuzendariaren hitzetan. «Saiatuko gara hark egindako lana eta utzitako ondarea merezi duen lekuan jartzen».

Ildo horretan, Torrealdai hil baino bi aste lehenago Jakin Jardunaldian landu genuen gaiari heldu diogu oraingoan. «Gainera etorri zaigun pandemiari eta ekarri duen distopiari leku egitea saihestezina zitzaigun, mundu berriak –eta ahal bada bizigarriak–  bilatzen hasteko». Han esandakoetan sakondu, eta geroari begira sor litezkeen egoera eta bidezidorrei erreparatu diegu sei artikulugileekin: Mario Zubiaga Garate, Arantza Etxeberria Agiriano, Joseba Azkarraga Etxagibel, Irati Zubia Landa, Joseba Gabilondo eta Harkaitz Canorekin.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana