Kutxa Kultur Musikako egonaldietarako deialdia

  • Kutxa Kultur Musikako egonaldietarako deialdia

  • DataAzaroak 2
  • Gaia Musika

Aurreko edizioan, “Ido” Idoia Asurmendi abeslari gaztea, eta Siete C, Beste Urtaroak, Indian Feathers, Lemy River eta Cônvoi taldeak izan ziren partaide. Orain, berriz ere, Kutxa Kultur Musika musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko programa ireki du.

Zortzigarren edizio honetako deialdian Gipuzkoako talde edo bakarlari guztiek parte har dezakete, baldin eta diskografia-kontraturik indarrean ez badute. Musika herrikoiak deiturikoetan (rock, pop, folk, egile, reggae, elektronikoa, jazz, heavy, funk…) sartzen diren proposamenak onartuko dira edo horien arteko bat-egite eta fusioak.

Izena emateko epea urriaren 7tik azaroaren 6ra arte izango da.

Deialdia eta izena emateko orria

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana