Umore Azoka - Leioako Kaleko Artisten Azokaren deialdia

  • Umore Azoka - Leioako Kaleko Artisten Azokaren deialdia

  • DataAzaroak 10
  • Gaia Arte eszenikoak

2021eko maiatzaren 20tik 23ra

Proposamen artistikoen deialdia 2020ko azaroaren 9tik abenduaren 10era

ESKAERAK AURKEZTEA

Umore Azokaren hurrengo aldian parte hartu nahi duten Konpainiek, ondorengo urrats hauek bete behar izango dituzte beraien proposamen artistikoa aurkeztu ahal izateko:

  1. Aukeraketa artistikoaren irizpideak eta hitzartutako parte hartzeko baldintzak irakurri eta onartu. Dagokion laukitxoa markatu beharko dute parte hartzeko fitxa bidali baino lehen.
  2. Online formularioan eskatzen diren datu guztiak bete:

OHAR GARRANTZITSUA

    • Ikuskizun bat baino gehiago aurkezten badira, horietako bakoitzak izena emateko bere fitxa izan behar du.
    • Beharrezkoa da fitxa bere osotasunean betetzea.

Izena emateko fitxa behin beteta, konpainiak posta elektronikoa jasoko du, bere izen-ematearen zenbakiarekin (Ezinbestekoa gordetzea, eskaera bakoitzaren erregisro-zenbakia izango baita) eta sarbide bat ondorengo dokumentazio hau bidaltzeko.

  • Konpainiaren infomazio-dosierra (Pdf)
  • Ikuskizunaren infomazio-dosierra (Pdf)
  • Ikuskizunaren dosier teknikoa (Pdf)
  • Ikuskizunaren dosier artistikoa (Pdf)
  • Aurkeztuko duen ikuskizunaren emanaldien egutegia, estreinaldia ez baldin bada (Pdf)
  • Ikuskizunaren 4 argazki (jpg, 300ppp-ko erresoluzioan eta gutxieneko zabalera 1500px-koa)
  • Aurkezteko ikuskizunaren ikus-entzunezko materiala: URL sarbidea surtapen-bideora.
  • Adierazgarria iritzitako bestelako material osagarria.

Aurkeztu izan den proposamenaren dokumentazio berariazkoena eta egokituena helarazi behar izango da, informazio hori izango baita baliagarri balioztatzeko eta aukeraketa artistikoa egiteko.

OHARRAK:

Epez kanpo jasotako proposamentak ez dira onartuko.

Proposamen artistikoak aurkezteko epea (2020ko abenduaren 10ean) bukatutakoan, ez bada jaso eskatutako dokumentazio guztia, eskaera deuseztatu egingo da.

Idatziz erantzungo zaie bai aukeratutako konpainiei, bai aukeratuak izan ez direnei; eskaerak aurkezteko epea bukatuta 90 egun pasa baino lehen erantzungo zaie.

Konpainiek aurkeztutako dokumentazioa Umore Azokaren jabetzan geratuko da, eta ez zaie itzuliko.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana