Bingen Zupiriak Euskadi Literatura Sariak banatu ditu gaur Bilboko Azkuna Zentroan egindako ekitaldian eta egile eskubideak defendatzeko beharra azpimarratu du

  • Bingen Zupiriak Euskadi Literatura Sariak banatu ditu gaur Bilboko Azkuna Zentroan egindako ekitaldian eta egile eskubideak defendatzeko beharra azpimarratu du
irekia

  • DataAzaroak 20
  • Gaia Literatura

Karmele Jaio, Aixa de la Cruz, Iñigo Astiz, Idoia Santamaria, Miren Asiain, Uxue Alberdi eta Borja Barragué dira aurtengo irabazleak

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile Bingen Zupiriak, Euskadi Literatura Sariak banatu ditu gaur Azkuna Zentroan, Bilbon. Bertan izan dira Andoni Iturbe Kulturako sailburuordea eta Aitziber Atorrasagasti Kultura sustatzeko zuzendaria ere.

Ekitaldian, sarituak omentzeaz gain, saritutako lanen pasarteak ere irakurri dituzte. Honako hauek dira aurtengo irabazleak: 

  • Literatura Euskaraz: Karmele Jaio Eiguren, Aitaren Etxea
  • Literatura Gaztelaniaz: Aixa de la Cruz Regúlez, Cambiar de idea
  • Haur eta Gazte Literatura: Iñigo Astiz Martinez, Joemak eta Polasak
  • Euskarazko Itzulpen Literarioa: Idoia Santamaria Urkaregi. Aldibereko (Ingeborg Bachmann)
  • Lan literarioen Ilustrazioa: Miren Asiain Lora, un millón de ostras en lo alto de la montaña
  • Euskarazko Saiakera: Uxue Alberdi Estibaritz, Kontrako eztarritik
  • Gaztelaniazko Saiakera: Borja Barragué Calvo, Larga vida social a la democracia 

Bingen Zupiriak bere hitzaldian nabarmendu duenez, pandemia egoera honetan “Euskadin ulertu dugu kultura modu seguruan egin daitekeela, eta horixe egiten saiatu gara, zailtasun askorekin bada ere, joan den ekainaren 1etik, modu modulatu, jarraitu eta zainduan”. Gaineratu duenez, etxe barnean pasatu beharreko denbora luzeak, besteak beste, irakurzaletasuna berreskuratzeko aukera eman dio herritar askori. Hori dela eta Zupiriak azpimarratu du “une egokia dela baita ere gogoan hartzeko, obra horiek, izan digitalean edo paperean, sortzaile eta autoreak dituztela, idazle eta ilustratzaileak, editore eta argitaratzaileak, eta egile eskubideak. Sorkuntza ez da doakoa. Ez du hutsaren truke izan behar, eta egile eskubideak ditu. Eta eskubide horiek defendatu, bermatu, onartu, zaindu eta ordaindu egin behar dira”.

Aurtengo irabazleei buruzko informazio gehiago honako esteka bi hauetan:

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana