Iigo Astiz: Erreparoa ematen du zure burua erakustea ergelarena egiten, jolasari hain emana

  • Iigo Astiz: Erreparoa ematen du zure burua erakustea ergelarena egiten, jolasari hain emana
    Iigo Astiz poetari elkarrizketa.
naiz.eus

  • DataAzaroak 20
  • Gaia Literatura

Jolasaren aldeko manifestu bikaina da «Joemak eta polasak», Iñigo Astiz eta Maite Mutuberriak elkarlanean osatu dutena. Jolasa abiapuntu eta helmugatzat hartuta, irudimen eta dibertimentuzko mundua eraiki dute, lehenari Euskadi Saria ekarri diona. Poeta ultzamarrak ez du baztertzen bigarren alea sortzerik: «Herriak behar duenean, hor egongo gara», dio, jostalari.

«Lerro hau irakurri baduzu,/ seinale ez zarela ohartu zu./ Sentitzen ditugu eragozpenak./ Poema dago margotu berria/ eta poesiaz bete dizu begia». Tonu zirikatzailea, dibertigarria, gertukoa, originala, samurra eta batzuetan bihurria ere badute Iñigo Astizek “Joemak eta polasak” (Elkar) liburura eraman dituen poemek. Beste horrenbeste, ispiluaren beste aldetik, Maite Mutuberriak osatu dituen ilustrazioek. Jolasa izan dute abiapuntu eta helmuga, haur eta gazte literaturako Euskadi Saria eskuratu berri duen lan aparta osatzeko. 0tik 100 urtera bitarteko haur guztientzat jolaserako material bikaina.

Literatura jolasa ere badela aldarrikatzen du liburuak. Zer ideia dago «Joemak eta polasak», lan berezi honen atzean?

Nik liburuak ez ditut pentsatzen: agertu egiten zaizkit. Banoa nik “tailerra” deitzen dudan horretan piezak sortzen eta, denborarekin, mota bateko pilatxo baten atzean liburu bat egon daitekeela hasten naiz sumatzen. Poema hauek jolasteko sortu ziren, hori da duten ezaugarri komuna, jolasa; jolas horrek eman dio forma liburuari.

Jolasetik sortua eta helburua jolasa duena, beraz. Zer garrantzia du jolasak gure bizitzetan?

Pentsatzen nabil eten moduko bat badagoela haurtzarotik helduarorako fase horretan, jolasetik jokora pasatzen baikara eta jolasak galdu egiten baitu balioa. Edozein pedagogiatan ezagutzarako tresna hartzen den hori, ikerketarako tresna bikaintzat eta jakintza motak irabazteko modutzat hartzen duguna, bat-batean denbora galtzea bilakatzen da, eta hori oso kuriosoa egiten zait. Ez dakit adin zehatz batekin lotua ote dagoen. Maite Mutuberriak ideia polit bat du horren inguruan. Galdetuko dizut: zuk, txikitan, marrazten zenuen, ezta?

Bai, noski.

Eta, orain, marrazten duzu?

Tarteka, orrialde bazterren batean... baina ezer gutxi, bai.

Eta badakizu noiz utzi zenion marrazteari? Ez, noski. Hor badago momentu bat, pasatzen garena marraztetik marrazten ikustera, eta gutxi batzuek jarraitzen dute marrazten. Hor zerbait gertatzen da. Uste dut jolasari ez zaiola garrantzirik ematen, eta literatura berez jolas bat da, ez besterik. Kontua da jolas horren emaitza izan daitekeela serioa edo umoretsua, baina hitzen jolaste batetik sortzen da literatura, punturik mingarrienean ere, oinazetik egindakoa izanda ere, beti du jolas maila txiki bat. Sorkuntzarekin oso lotua dago jolasa.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana