Lukas Marxt zuzendari austriarraren "Imperial Irrigation" film labur dokumentalak Zinebiko sari nagusia irabazi du

  • Lukas Marxt zuzendari austriarraren
bilbao.eus

  • DataAzaroak 20
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Bi euskal film laburrek Sail Ofizialeko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako beste bi sari nagusiak lortu dituzte: Lur Olaizola Lizarralderen “Zerua blu”-k Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusia irabazi du eta Estibaliz Urresolaren “Polvo Somos” film laburrak Euskal Film Labur Onenaren Saria lortu du.

“The Earth is blue as an orange” film luzeak, Iryna Tsilyk zuzendari ukrainarraren eskutik, ZIFF. ZINEBI First Film Sari Nagusia lortu du.

Lukas Marxt artista bisualak, “Imperial Irrigation” (2020, Austria-Alemania) film labur dokumentalarekin, ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiaren, -Bilboko Udalak antolatuta- 62. edizioko Sari Nagusia lortu du, 7.000 eurokoa. Marxtek —bideoinstalazioa eta zinema konbinatzen ditu bere ibilbidean, eta Belgikako edo Estatu Batuetako museoetan erakusketak izan ditu—Saltongo itsasora Itzuli da film labur honekin, ‘Imperial Valley’ (2017) 2018an Gijongo Nazioarteko Zinemaldian saritua izan zen filman jada erretratu zuena.

Sail Ofizialeko – Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako sari nagusiak Euskal Film Labur Onenaren Sari Nagusiak, “Polvo somos” (Estibaliz Urresola, 2020) dokumentalari emana, eta Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusiak, “Zerua Blu” dokumentalari (Lur Olaizola Lizarralde 2020) Nazioarteko Epaimahaiak emana, osatzen dute.

Guztira 60 film labur (21 fikzio, 20 dokumental eta 19 animazio) lehiatu dira ZINEBIren edizio honetan, non generoen araberako Mikeldi sariak ere banatu diren: “Rio” (Zhenia Kazankina, 2019) Errusiako ekoizpenerako fikziozko film laburrik onenaren saria, “Shanzhai Screens” (Paul Heintz, 2020) Frantziako zintarako film labur dokumental onenaren saria eta “Kkum” (Kangmin Kim, 2020) Koreako eta Estatu Batuetako koprodukziorako animaziozko film laburrik onenaren saria.

Telematikoki jakinarazi dira aurten Anette Dujisin zinema ekuatoriarreko programatzaileak, Eugenia Mumenthaler ekoizle argentinarrak, Izibene Oñederra euskal zuzendari eta ekoizleak, Daniel Ribas zinema portugaldarreko ikertzaile eta idazleak eta Txani Rodríguez idazle, gidoilari eta euskal kazetariak osatutako Epaimahaiak saritutako film laburrak. Horien izenak Vanesa Fernández Guerra jaialdiko zuzendariak eta Rubén Corral programatzaileak jakinarazi dituzte Bilboko Udaletik, epaimahaikideek ezin izan dutelako Bilbora joan ZINEBI 62an bertan parte hartzeko.

SAIL OFIZIALA – ZIFF ZINEBI FIRST FILM

Sail Ofizialeko saririk handienari dagokionez —12.000 eurokoa—, ZIFF ZINEBI First Film nazioarteko lehiaketako opera prima onenarentzat, “The Earth is blue as an orange” filmarentzat izan da. Ukrainako eta Lituaniako koprodukzioa, bere zuzendari Iryna Tsilykek, Sundance Jaialdiko dokumental-kategoriako Zuzendaritza Onenaren Saria jaso zuen aurten, bere lehen filmagatik.

Carolina Cappa Argentinako ikus-entzunezko artxibozainak, Charlotte Serrand La Roche-sur-Yon Nazioarteko Zinemaldiko zinemagile eta zuzendari artistikoak eta Diana Toucedo Bartzelonan bizi den zinemagile eta muntatzaileak osatutako epaimahaiak film irabazlearen "Zinema erresistentzia eta bizirauteko modu gisa erabiltzeko trebetasuna, zinemaren beraren eta errealitatera egiten dituen hurbilketen bidez" azpimarratu dute.

Gainera, Sail Ofizialean - ZIFF ZINEBI First Film parte hartu duten filmen artean, Gazte Epaimahaiko kideek André Guiomarren “A nossa terra, o nosso altar”, dokumenatala saritu dute (2.000 eurorekin).

BESTELAKO SARIAK

Bestalde, SGAE Fundazioa – Euskadiko Kontseiluak Estibaliz Urresolaren "Polvo somos" (Euskadi, 2019) fikziozko film laburrari Euskal gidoi Onenaren Saria eman dio, 3.000 eurokoa. EITB Publikoaren Saria, 3.000 eurokoa, Aitor Gametxoren “Hemen. Gaur. Berriz” dokumentalarentzat izan da.

Bertoko Begiradak – Miradas desde Euskadi sailean lehiatzen diren film laburren artean, FAS zineklubak ematen duen 2.000 euroko saria Pablo Hernandoren “El Ruido Solar”rentzat izan da.

Azkenik, UNICEF saria Marit Weerheijm zuzendariaren "En Route" (Herbehereak, 2019) fikziozko pelikularentzat izan da.

ZINEBI NETWORKING: DOKUMENTALEN SORGUNEA

ZINEBI 62k eta Euskal Ekoizleen Elkarteak (EPE-APV), Euskal Telebista (ETB), Europa Creativa MEDIA Desk Euskadi eta ZIneuskadi babesarekin, asteartean, hilak 17, ZINEBI NETWORKING: Dokumentalen Sorgunea dokumentalen hirugarren foro profesionala ospatu zuten, euskal zineman sortzen ari den sormena sustatzeko eta ikus-entzunezko ekoizpena garatzeko ekimena.

Hirugarren deialdi horretara 31 proiektu aurkeztu ziren, eta horietatik 8 aukeratu ziren foroan parte hartzeko. Hautatutako proiektuei aholkularitza eman zien adituen nazioarteko batzordeak erabaki zuen 10.000 euroko laguntza ematea Amaia Remirezek zuzendutako "Bayo Bayo Bay" izeneko proiektuari, Kanaki Filmsek, Caballo Filmsek eta Snowglobe Filmsek ekoitzia.

JAIALDI HIBRIDOA

ZINEBI-ren 62. edizioa aurreko guztien desberdina izan da, eta, filmak zinema-aretoetan erakusteaz gain – beti egin izan den bezala –, COVID-19aren pandemiak markatutako 2020an Jaialdiko zuzendaritzak ZINEBIren edizio hibridoa egitea erabaki zuen.

Horrela, aretoko filmen erakustaldiari online erakustaldia gehitu zaio, FILMIN eta FestHome plataformen bidez. FILMIN Beautiful Docs - Panorama de Documentales del Mundo saileko 8 film luzerentzat eta Sail Ofizialeko - Nazioarteko konpetentzia ZIFF – ZINEBI FIRST FILM 9 parte-hartzaileentzat, –– eta FestHome – Sail Ofizialeko – Film Laburren Nazioarteko Lehiaketarentzat–.

Pandemiak eragindako mugikortasun murrizketen ondorioz, ZINEBIk bere protokoloak indartu zituen bere ikusleentzako presentziazko lehiaketa seguru bat bermatzeko, eta, beste erabaki batzuen artean, Zinemaldiaren itxiera gala bertan behera uztea erabaki zen. Horren ordez, gaur arratsaldean, 18: 00etatik aurrera, Arriaga Antzokiak Palmaresen saritutako film laburren proiekzioa hartuko du.

ZINEBI 62. PALMARESA

BILBOKO JAIALDIAREN SARI NAGUSIA
“IMPERIAL IRRIGATION” Lukas Marxtena (Dok. / Austria-Alemania)

EUSKAL FILM LABUR ONENAREN SARI NAGUSIA
“POLVO SOMOS” Estibaliz Urresolarena (Fik. / Euskadi)

ESPAINIAKO FILM LABUR ONENAREN SARI NAGUSIA
“ZERUA BLU” Lur Olaizola Lizarralderena (Dok. / Euskadi)

FIKZIOZKO FILM LABUR ONENAREN MIKELDIA
“RIO” Zhenia Kazankinarena (Errusia)

ANIMAZIOZKO FILM LABUR ONENAREN MIKELDIA
“KKUM” Kangmin Kimena (Hego Korean eta AEB)

FILM LABUR DOKIMENTAL ONENAREN MIKELDIA
“SHANZHAI SCREENS” Paul Heintzena (Frantzia)

----------------

ZIFF - ZINEBI FIRST FILM SARI NAGUSIA
“THE EARTH IS BLUE AS AN ORANGE” Iryna Tsilykena (Doc. / Ukrania-Lituania)

ZIFF - ZINEBI FIRST FILM - GAZTE EPAIMAHAIREN SARIA
'A nossa terra, o nosso altar', André Guiomarena (Dok/ Portugal)
----------------

GIDOI ONENAREN SGAE FUNDAZIOA SARIA
“POLVO SOMOS” Estibaliz Urresolarena (Fik. / Euskadi)

PUBLIKOAREN EITB SARIA
'Hemen. Gaur. Berriz.', Aitor Gametxorena (Dok. / Euskadi)

FAS ZINEKLUBAREN SARIA
“EL RUIDO SOLAR”, Pablo Hernandorena (Dok. / Euskadi)

UNICEF SARIA
“EN ROUTE” Marit Weerheijmena (Fik. / Herbereak)

ZINEBI NETWORKING 2019: Dokumentalen sorgunea SARIA
“5 MINUTU” Amaia Nerekan Umaran (Marmoka Films). (Ekoizlean: Gentzane Martínezena de Osaba, Alex García de Vicuña).

ZINEBI 62

ZINEBIk 62. edizio hau kultura zinematografikoari balioa emanez egin du, zine-aretoen aldeko apustu irmoa eginez eta ikusleentzako, prentsarentzako eta gonbidatuentzako eta Bilboko hiri osoarentzako osasun-prebentzioko berme guztiekin, industriarentzat bereziki zaila den unean.

Zinemaldia ez da soilik aurrez aurre egin ahal izan, zinemarentzat eta aretoentzat erabakigarria izan den une batean, baizik eta lehiaketak eta sarien zenbatekoa mantendu egin dira. Horrek ZINEBIk eta Bilboko Udalak zinemagileak eta industria zinematografikoa bultzatzeko eta ikusarazteko duten konpromiso sakona erakusten du.

#BILBAOUDAZKENA2020

ZINEBI #BilbaoUdazkena2020 ekimeneko kultura-proposamen ugarietako bat da. Ekimena Bilboko Udalak diseinatu du kultur sektoreari laguntzeko, jakitun baita COVID-19 krisiak eragin handienetakoa duela.

SARE SOZIALAK:

#ZINEBI62
zinebi.eus

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana