Antzerkigintza berriak 2020: Oinarriak

  • Antzerkigintza berriak 2020: Oinarriak

  • DataUrtarrilak 7
  • Gaia Arte eszenikoak

Aurtengo ediziorako proposamenak aurkezteko epea irekia dago urtarrilaren 7tik 31ra arte

Proiektuaren helburua, bere garaian DSS2016ek sustatua eta bere legatuaren parte bihurtu dena, sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortzea da, ohiko bakarkako lana eta horren ohikoa ez den talde-lana uztartuz, antzerkigintzako materialak sortzeko harrobi bat eratzeko eta, horrela, antzerki-konpainientzako eta sormen eszenikoarentzako erreferente bat eraikitzeko. Era berean, ekimen honek antzerki-testu berrien sormena sustatu nahi du; testua partitura entregagaitzat ulertua, zuzendari batek eszenara dezakeena.

Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak Antzerkigintza Berriak programa jarri dute abian, sortzen ari diren antzerkigileei eta beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema...) sormen eszenikoan menturatu nahi duten sortzaileei antzerkiaren ingurunera hurbil daitezen errazteko asmoz.

 

Oinarriak

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana