2020an jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak

  • 2020an jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak

  • DataUrtarrilak 8
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

Donostian musika, antzerki, dantza, liburu, ikus-entzunezko eta ikusmen-arteen jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko deialdia egin du Donostia Kulturak. 2020ko urtarrilaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (2. zkia.) argitaratu dira eta epea 2020ko otsailaren 3an amaituko da.

Donostia Kulturak deialdi honetarako 100.000 euroko diru-kopurua izendatu du eta eskaerak Udalinfoko bulegoetan aurkeztu ahal izango dira.

Era berean, deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsona eta entitate interesatuek eskaera telematikoak ere aurkez ditzakete udal webgunea erabilita (donostia.eus: tramite eta zerbitzuak).

Beheko loturetan dagoen informazioaz gain, kontsulta telefonoa hau dago: 943 48 11 50.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana