Azkuna Zentroa: Egonaldi Artistikoak 2020

  • Azkuna Zentroa: Egonaldi Artistikoak 2020

  • DataUrtarrilak 9
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

2020(e)ko urtarrilaren 1(e)tik 2020(e)ko abenduaren 31(e)ra

Azkuna Zentroak era askotako ekimenak antolatzen ditu, zuzeneko eta erakusketako arteen inguruko ikerketa, sorkuntza eta ekoizpena sustatzeko, artelanen ekoizpena bultzatu, eta herritarrengana hurbiltzeko, hala egindako obra nola sorkuntzako prozesuak erakutsiz.

Egonaldi artistikoen programak baldintza egokiak eskaintzen dizkie sortzaileei, material eta espazio aldetik, zentroak dituen programei eta ekintza-ildoei lotuta dauden sorkuntzako proiektuak garatzeko. Aldi berean, hurbileko sorkuntza-ehuna nazioarteko kultura-inguruneekin lotu, eta truke, erlazio eta lankidetza iraunkorrak eta elkarrekikoak bilatzen ditu.

Dantza garaikideko egonaldia

Deialdia: Urtarrilak 1 > Martxoak 4
Oinarriak urtarrilaren 1ean argitaratuko dira hurrengo estekan.

Dantza garaikideko egonaldia Dansateliers Rotterdam (Holanda) sorkuntza- eta erakusketa-zentroarekin lankidetzan egiten da. Dantzako profesionalek zuzentzen dute eta bi alditan garatzen da. Lehen aldia Azkuna Zentroan izango da, eta pieza koreografiko bat ikertzeko eta sortzeko prozesua jorratuko du.

Bigarren aldia Rotterdamen izango da, Dansateliers-en instalazioetan. Bigarren aldi horretan, egoiliarrak Dansateliers-eko taldearen aholkularitza eta mentoring artistikoa izango du eskura, bere lana garatzeko. Aldi berean, Dansateliers Rotterdam-ek Holandako testuinguruari lotuta dagoen koreografo bat hautatuko du, antzeko ibilbidea egin dezan, deialdi honetan hautatutako egoiliarrarekin harremanean jarrita.

Bi piezen estreinaldia batera izango da, Rotterdamen eta Azkuna Zentroan.

Praktika artistikoetako egonaldia

Deialdia: Urtarrilak 1 > Martxoak 17
Oinarriak urtarrilaren 1ean argitaratuko dira hurrengo estekan.

Praktika artistikoetako egonaldiak Kubako eta Euskadiko artisten arteko trukea sustatzen du, bi espazioetan ikerketa-aldi bat eginez, testuinguru artistiko desberdinetan eta bertakoetan ikerkuntza eta lana bultzatzeko asmoz.

Egonaldia Carlos Garaicoa estudioak Habanan duen Artista x Artista programarekin lankidetzan egiten da. Bilbon aukeratutako pertsonak Kuban egingo du egonaldiaren lehen zatia, urteko bigarren hiruhilekoan, eta Azkuna Zentroan bigarrena, udaren ondoren. Aldi berean, Carlos Garaicoa estudioak eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Kubako artista bat hautatuko dute, eta horrek antzeko ibilbide bat egingo du, deialdi honen adjudikazioa jasotzen duen artista egoiliarrarekin harremanetan jarrita.

Praktika artistikoetako egonaldiari buru emateko, bi sortzaileek lanaren erakusketa egingo dute Azkuna Zentroan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana