Iņigo Legorbururen bertsopaperak, beste behin garaile

  • Iņigo Legorbururen bertsopaperak, beste behin garaile
    Beste literatur sari bat eskuratu du Legorburu hernaniarrak / Arizmendi

  • DataUrtarrilak 13
  • Gaia Literatura

Iparragirre literatur sarietako irabazleak ezagutarazi dituzte. Bertsopaper, narratiba eta poesiako kategorietan, hurrenez hurren, Legorburu, Ane Odriozola Cia eta Ainhoa Andueza San Miguel gailendu dira

Iparragirre Sarietako irabazleen izenak jakinarazi dituzte bertsopaper, narratiba eta poesiako kategorietan. Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako lehiaketara lan ugari aurkeztu dituzte, gaztelaniazko kategorietara euskarazkoetara baino gehiago. Bertsopaperen 16 urte arteko mailako kategoria hutsik geratu da, eta helduenean Iñigo Legorburu gailendu da, 15 urtean 80tik gora sari literario irabaziak dituen sortzailea.

Epaimahai kalifikatzailea osatu dute, bertsopaper, narratiba eta poesiako kategorietan, hurrenez hurren, Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak; Jesús María Cormán Seco, Félix Maraña Sánchez eta Elena Román Torresek; eta Nerea Beldarrain Ugalde eta Irati Goikoetxea Asurabarrenak.

Bertsopaperak lehiaketarako aurkeztutako 3 lanak azterturik, erabaki dute 16 urte arteko maila hutsik uztea eta Iñigo Legorburu Arregi hernaniarra saritzea 16 urtetik gorakoen mailan 'Kerejeta'tar Anjelitaren itzian' lanagatik.

Narratibari dagokionez, euskarazko 16 lanen artean gailendu da Ane Odriozola Cia (Legazpi) 'Gauero hirekin egingo diat amets' lanagatik. Gaztelaniazko kategoriara 136 lan aurkeztu dituzte. Saritua, José Antonio Palomares Blazquez (Madril) izan da, 'El más hermoso cuadro de Vermeer' testuagatik.

Poesiari dagokionez, lehiaketara aurkeztutako 50 lanak azterturik, ondorengo erabakia argitara ematea erabaki dute: euskarazko kategorian Ainhoa Andueza San Miguel (Iruña) gailendu da, bederatzi lanen artetik, 'Saietsen itsaslabarrak' izenburuko olerki bildumagatik.

Gaztelaniazko kategoriara 41 lan aurkeztu dituzte, Rafael Bravo Arrizabalaga (Deba) izan delarik saritua. 'La sombra del aire' izenburua jarri dio liburuari. 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana