Egonaldiak. Espazioak aldi baterako lagatzea Uharte Zentroan 2021

  • Egonaldiak. Espazioak aldi baterako lagatzea Uharte Zentroan 2021

  • DataUrtarrilak 5
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

Deialdi jarraitua eta iraunkorra da. Edozein arte diziplina du helburu.

--

Uharte zentroak lan espazioen aldi-baterako uzte-programa bat eskaintzen du, arte garaikidean lanean ari diren artista, sortzaile eta kultur eragileei babesa emateko.

Programa honekin elkar-laguntza eta topaketa espazio bat sortzea bilatzen da, non eragileak eta haien proiektuak elkarren ondoan garatu daitezkeen Uharte Zentroaren testuinguruan.

 

NORI ZUZENDUA DAGO?

Deialdia artista eta kolektiboei zuzendua dago –artistak, kolektiboak eta elkarteak–. Edozein diziplinetako proiektu artistiko bat izan behar dute eta prozesuaren edozein fasetan egon daitezke.

Ez dago aukera murrizketarik jatorri, nazionalitate edo bizileku arrazoiengatik, nahiz eta lana Nafarroan zentratzen duten artistak lehenetsiko diren

 

ZER ESKAINZTEN DA?

Uharte Zentroan erabilgarri dauden espazioak, hauetako batzuk elkarbanatu egin daitezke proiektu bakoitzaren beharrak zainduz:

  • Uharte Zentroan eskuragai dauden altzarien erabilera, argindar hartzeak eta argiztapenak.
  • Espazio komunetara sarrera: sukaldea, bilera gela, bulegoak eta fotokopiagailua.
  • Dokumentazio gunerako sarbidea
  • Internet sarbidea WIFI bidez.
  • Baliabide teknikoak eta Uharte Zentroko lan-taldearen laguntza, behar eta aukeren arabera. Uharte Zentroak egun eskaintzen dituen baliabideen zerrenda, www.centrohuarte.es/eu webguneko INSTALAZIOAK atalean ikusi daitezke.
  • Honetaz gain, proiektua garatzeko Zentroko ekipoaren laguntza kontzeptuala, jaso ahal izango da eta onuradunak hala nahi badu, agente desberdinei eta testuinguruko proiektuei lana helarazteko laguntza jasoko du.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana