Irantzu Lekue: "Artisten artean sinergiak sortzeko espazio paregabea da ARTgia"

  • Irantzu Lekue:
    Irantzu Lekue ARTgia-n./Endika Portillo

  • DataUrtarrilak 8
  • Gaia Ikusizko arteak

Go Gasteiz Kulturak eginiko elkarrizketa:

Irantzu Lekuek hiru urte daramatza ARTgia sorgune & aretoa zuzentzen, arte sorkuntzarako eta kultur kudeaketarako proiektua, plataforma bat, topaleku bat eta erakusketa bat, arte galeria bat.

Artgia sorgune & aretoa sormen eta erakusketa-gune bat da, etengabe eraikitzen ari dena, malgua, non dena gerta daitekeen. Duela hiru urte jaio zen Irantzu Lekue artista gasteiztarraren eskutik. Denbora horretan 40 erakusketa baino gehiago, hitzaldiak, mikroteatroak, kontzertuak eta performanceak izan dira.

Zortzi urte ikasten eta Gasteiztik kanpo bizitzen eman ondoren, Irantzu etxera itzuli zen. “Hirian hutsune bat zegoela konturatu nintzen. Ez zegoen ia erakusketetarako tokirik”, azaldu du. “Tailer bat egitea pentsatu nuen, baina azkenean artistek beren lanak erakusteko aukera izango zuten herritarrentzako espazio baten alde egin nuen“.

ARTgiaren helburua sortzeko baldintzak erraztea da. Katalizatzailea izango den leku bat, non trukeak, elkarrizketak eta esperimentazioa sortuko diren, sormena oinarri hartuta eta sorkuntza garaikidea helburu izaki. Gainera, espazio feminista da; emakumeen autonomia eta ahalduntzea garatzen laguntzearen eta genero-kontzientzia hartzearen aldeko apustua egiten du, eta balioak aldatzea sustatzen du, rol eta estereotipo sexistak ezabatuz. Generoa zeharkako lerroa da bere ildo estrategiko guztietan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana