Pamplona Negra jaialdia maiatzera atzeratu dute

  • Pamplona Negra jaialdia maiatzera atzeratu dute
zinea.eus

  • DataUrtarrilak 12
  • Gaia Ikus-entzunezkoa, Literatura

Zinema eta literatura beltzari eskainitako Pamplona Negra jaialdiaren zazpigarren edizioa urtarriletik maiatzera atzeratu dute antolatzaileek osasun krisiaren eraginez. Aurrekari gisa, dena den, 50eko hamarkadako hiru film beltz britainiar eskainiko dituzte hilaren 13an, 14an eta 15ean, festibalak behar zuen astean.

 Maiatzaren 24tik 29ra egingo dute aurten Pamplona Negra zinema eta literatura beltzari eskainitako festibala, gonbidatuen eta ikusleen osasuna bermatze aldera. Halaxe erabaki dute jaialdiaren antolatzaileek, hala nola, Nafarroako Filmotekak eta Baluartek. Dena den, itxaronaldia arintze aldera, urtarrilaren 13an, 14an eta 15ean emanaldi bana egingo dute Filmotekan, Alberto Cañada zuzendariaren aurkezpenarekin.

Bada, saioetan zinema beltza britainiarraren urrezko garaiko film bana ikusi ahal izango da, 50eko hamarkadaren bueltan sortutakoak denak: urtarrilaren 13an, asteazkena, Odd Man Out (Carol Reed, 1947) proiektatuko dute; hurrengo egunean, hilak 14, Night and the City (Jules Dassin, 1951), eta ostiralean, urtarrilak 15, Victim (Basil Dearden, 1961). Gerraosteko zinema beltz eta poliziakora atxikitako zintak dira, fikziozko proposamenak izan arren, gizartearen irudikapen errealista egiten dutenak. Sarrerak 3 euroan eskura daitezke online zein leihatilan bertan, emanaldia baino lehen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana