Lander Garro errenteriarraren filma eta Gladys del Estalen inguruko dokumentala, 'Begi Belarri' zikloan

  • Lander Garro errenteriarraren filma eta Gladys del Estalen inguruko dokumentala, 'Begi Belarri' zikloan
    Garro zinemagilea / Arizmendi

  • DataUrtarrilak 13
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Dokumental bana eskainiko dute hilero urtarriletik apirilera, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean

GEU elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak 'Begi Belarri' ikus-entzunezkoen zikloa antolatuko dute aurten ere, Gasteizen. Urtarriletik apirilera bitarte, film dokumental bat izango da hilero, Oihaneder Euskararen Etxean. Tartean, Lander Garro errenteriarraren 'Bi urte, 4 hilabete eta egun bat' filma eta Gladys del Estal donostiarraren inguruko dokumentala izango dira ikusgai.

Antolkatzaileek jakinarazi dutenez, emanaldi guztiak 19:00eta hasiko dira eta bi atal izango dituzte: hasteko, film dokumentala proiektatuko da, eta bukatutakoan, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da.

Horrela, lehen emanaldia urtarrilaren 13an izango da: 'Bi urte, 4 hilabete eta egun bat'. Garroren lana da, eta 1990eko hamarrakadako derrigorrezko zerbitzu militarraren kontrako mugimenduaren azterketa bat egiten du, politikoa, soziala, eta intimoa. Dokumentala ikusi ondoren solasaldia egingo da Gasteizen talde antimilitaristetan intsumisioaren mugimenduan ibilitako hiru lagunekin: Luis Zulaika, Susana Correal eta Asis Iriondo.

Otsailaren 10ean, 'Erraiak' izango da ikusgai. Irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu 33 minutuko dokumentalak. Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena murgilduz irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa egiten du. Solasaldian, Ekain Martinez de Lizarduy zuzendaria izango da.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana