44. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien deialdiaren oinarriak

  • 44. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien deialdiaren oinarriak
GAO

  • DataOtsailak 8
  • Gaia Literatura

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 44. edizioa arautzen duten oinarriak argitaratu ditu Kutxa Fundazioak, eta Sariak eleberri eta olerki modalitateetarako deitu dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Aurtengo berrikuntza, lehiaketan modu telematikoan soilik izena eman eta lanak aurkeztu ahal izango dira.

Olerki modalitatean errima, neurri eta gai askeko lanak aurkeztu daitezke, baina gutxienez 800 bertsokoak; saria 15.000 euro eta garaikurra. Eleberri modalitatean, gai eta narrazio askeko lanak, gutxienez 150 foliokoak; saria 25.000 euro eta garaikurra.

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 19an amaituko da, eta irabazleen berri Irungo Udalean ospatuko den ekitaldian emango da 2021eko irailaren 11an. Ekitaldi honetan, sariak banatzeko eguna ere jakinaraziko da, urte honetan bertan izango dena.

Aipamen berezia egin nahiko genioke sari hauen epaimahaiari, beraien kalitate eta ospeagatik. Sarien historian izan dugun epaimahairik onenetariko bat, dudarik gabe, hauen artean idazle irabazle hauek daude, besteak beste: Literatura Sari Nazionala, Reina Sofía Saria, Nadal Saria, Sevillako Ateneo Saria eta Haur eta Gazteen Literatura Sari Nazionala. 2018an hain arrakastatsu bilakatu den “Ordesa” eleberriaren idazlea ere bai, Manuel Vilas. Sarien edizio honetarako luxuzko epaimahaia beraz.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana