Proiektuen Plaza 2021

  • Proiektuen Plaza 2021

  • DataOtsailak 17
  • Gaia Ikusizko arteak

Proiektuen Plaza Medialab Tabakalerako proiektu-deialdi ireki eta jarraia da eta kultura digitalaren, diseinu irekiaren eta ezagutza partekatuaren arloko proposamenak jasotzen ditu. Proiektuen Plazak, Hirikilabs Plazaren lekukoa hartuko du. Deialdi horrek, elkartzeko eta proiektuak garatzeko gune bat eskaini zuen laborategian hamabi ediziotan zehar, inguruko pertsona, kolektibo eta praktika-komunitateen elkarlanean oinarrituta. Orain, deialdi berriari esker, proiektuak etengabe aurkeztu ahal izango dira urtean zehar.

Nori zuzentzen zaio Proiektuen Plaza?

Proiektuen  Plaza ekimenak jakin-mina duten eta “egin” nahi duten adin guztietako pertsonak elkartzen ditu. Kolektibo, elkarte, familia eta pertsonek (bakarka nahiz taldean) parte hartzeko pentsatuta dago, betiere elkarlanean proiektuak garatzeko interesa badute (jakin-mina dutenak, sortzaileak, artistak, eskulanetan trebeak direnak, hackerrak, makerrak/eginzaleak, diseinatzaileak, ingeniariak, zientzialariak...).

Proiektuen Plaza ekimenean parte hartzeko ez da beharrezkoa proiektuaren arloko aurretiko ezagutzak izatea; nahikoa da egiten ikasteko, ondo pasatu bitartean deskubritzeko eta beste batzuekin batera aritzeko jarrera irekia izatea.

Proiektuen Plaza ekimenean parte hartzeko ezinbestekoa da egiten ikasteko, ondo pasatu bitartean deskubritzeko eta beste batzuekin batera aritzeko gogoa eta jarrera irekia izatea; ez da beharrezkoa proiektuaren arloko aurretiko ezagutza berezirik izatea.

Nola garatzen da proiektu bat Proiektuen Plaza ekimenean?

Proiektuen Plaza ekimenean proiektu bat gauzatzeko osagai nagusia pertsonen jakin-mina da, baita elkarrekin ikasteko eta ezagutzak partekatzeko gogoa ere. Medialab Tabakaleraren zeregina izango da horretarako gunea, materialak, harremanak eta aholkularitza eskaintzea.

Medialaben proiektu bat gauzatzeko, “Proiektuen Plaza formularioa” bete edo/ eta Medialab-eko arduradunekin hitzordua jarriz proiektua azaldu beharko da. Proiektua egokia dela iritziz gero,  publiko egin eta komunikatu egingo da (sareetan,  Medialabeko komunikazio euskarrietan), beste kolaboratzaileen parte-hartzea eskatzeko.

Hautatutako egitasmoak Proiektuen Plaza lansaioetan garatu beharko dira. Lan saio horiek Medialaben asteazken eta ostegun arratsaldeetan izaten dira 16:00etatik 20:00etara. Medialabek aukera ematen du, dena den, bertako baliabideak eta guneak irekiera ordutegiaren barruan ere erabiltzeko, taldearekin koordinatuta.

Nola parte hartu?

Proiektu batean parte hartzeko bi bide daude:

-Proiektu bat aurkeztuta. Horretarako, bete izena emateko formularioa.

-Kolaboratzaile edo parte-hartzaile gisa. Proiekturen batean laguntzeko edo parte hartzeko interesa izan ez gero, zure denbora, lana eta ezagutzak eskaini ditzakezu. Horretarako, bete hurrengo formularioa.

DEIALDIAREN OINARRIAK

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana