XXIV. Igartza Literatura-Sorkuntzako Beka idazle berrientzat

  • XXIV. Igartza Literatura-Sorkuntzako Beka idazle berrientzat
GAO

  • DataOtsailak 18
  • Gaia Literatura

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. 

Dirulaguntzaren xedea.

Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXIV. Igartza literatura sorkuntzako beka emateko oinarriak arautzen dira.   

Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak.

— 35 urte bete gabe izatea.

— Aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea.

— Aurreko edizioetako Igartza Beka sariaren titularra ez izatea.

— Narratibako lanak izatea: eleberria edo ipuin-bildumak.              

— Lanak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izango dira.

— Ez da onartuko lehiaketaren batean saritutako eta argitaratutako idazlanik ez osotasunean ez zati batean, eta ezta moldatutako idazlanik ere.

Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Ordainketa modu honetan egingo da CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak diru ekarpena egin ondoren:

— 3.000,00 €, irabazle izendatu bezain laster. 

— 3.000,00 €, idazlana amaitu eta entregatutakoan eta epaimahaikoek onespena emandakoan, aldez aurretik zerga eta gizarte segurantza betebeharretan eguneratuta egotearen agiriak aurkeztuta.

Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

2021eko ekainaren 30a izango da proiektuak aurkezteko azken eguna.

Modu ofizialean entregatu beharko dira, hau da:

— Udaletxeko sarreran erregistro ofizialean aurkeztuta, horretarako eskaria bete (I. eranskina).     

— On-line bidez, hau da, udaletxeko erregistro elektronikoa erabiliz: www.beasain.eus.

Igartza Saria oinarriak.pdf

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana