Juanma Bajo Ulloa: "BABY filma zinemari eta bere lengoaiaren purutasunari egindako omenaldia da"

  • Juanma Bajo Ulloa:
zineuskadi.eu

  • DataOtsailak 22
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Sitges bezalako jaialdi garrantzitsuetan arrakasta handia lortu ondoren, Juanma Bajo Ulloa zuzendariarekin hitz egin dugu 'Baby' filmari eta Goya sarietarako jaso dituen bi izendapenei buruz.

Zineuskadi: Zorionak! Nola izan zenuen izendapenen berri?

Juanma Bajo Ulloa: Eskerrik asko! ‘Baby’ filmeko sareetako taldeak jakinarazi zigun. Hain zuzen ere, Gasteizko Sonora estudioan nengoen musikariekin,soinu-bandaren edizioan barneratuko ditugun kantuen aukeraketa prestatzen.

Zineuskadi: Gainerako izendatuen filmak ikusteko aukerarik izan al duzu?

Juanma Bajo Ulloa: Batzuk ikusi ditut azken aste hauetan. Talentua, ahalegina eta borondatea daudela uste dut, baita konbentzionalismoa eta beldurra ere. Trebetasuna, askotan, besteen oniritzia jasotzeko beharrak oztopatzen du, eta, zentsura-garai honetan, sortzaile askok askatasunez adierazteko beldurpean lan egiten dute, edo, zuzenean, nagusi diren sistemari eta ideologiari atsegin emateko.

Zineuskadi: Zer aukera ikusten dituzu saria lortzeko?

Juanma Bajo Ulloa: Hori aztergaitza da. Izendapena bera ausarta da jada, ‘Baby’ filma Akademiak babestu ohi duen zinema-motatik aldentzen baita. Izena eman duten ehun film baino gehiago ikustea oso zaila da, eta asko kritikatzen da askotan merezimendu artistikoa ez dela baloratzen, boto asko lagunengatik eta politikagatik ematen direlako. Talde mediatikoen ekoizpenek pisu berezia dute.

Zineuskadi: Uste dut polita dela ikustea Akademiak baloratu egiten duela egin duzun lana, ezta?

Juanma Bajo Ulloa: Niretzat bereziki baliotsua da. Nire ustez, botoa eman diguten profesionalak transmititu nahi genuenarekin benetan konektatu diren pertsonak dira; gure ahalegina estimatu dute beste askoren artean. Gure kasuan, Zuzendaritza Onena bezalako sari garrantzitsu batek asko lagunduko liguke hain artisaua den film hau zabaltzen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana