Sarako Idazleen Biltzarra urrira atzeratu dute

  • Sarako Idazleen Biltzarra urrira atzeratu dute
    Erakusmahaiak ganezka (argazkia: Idazleen Biltzarra)
bizkaie.biz

  • DataOtsailak 22
  • Gaia Literatura

Osasun egoereagaitik, apirilean egitea ez da bideragarria.

Normalean, Pazko Astelehenean egiten da Sarako Idazleen Biltzarra, beraz, aurtengo edizinoa apirilaren 14an egin behar zan. Baina, Covid-19aren pandemiak hitzordu guztiak baldintzatzen ditu, eta irakurzale eta euskaltzaleek beste data bat gorde beharko dabe agendan, urrian. Ordurako, osasun egoerea hobea izatea espero dabe antolatzaileek. 

Egun bakarreko hitzordua izan zan luzaroan Sarako Idazleen Biltzarra, baina azken urteotan zabaltzen hasi da. 2021ean, lau eguneko egitaraua atondu dabe, azokearen egun nagusia urriaren 10a dala, domekea. Astelehenean, hilak 11, profesionalentzako eguna izango da. Aurretik, 8an eta 9an, Ikusi Mikusi egingo dabe, gaztetxuei zuzendutako programazinoa: lehenengo eguna eskolentzat eta bigarrena, familientzat.

Halandabe, Idazleen Biltzarra urterik urte ezagun egin daben ezaugarriak gordeko ditu aurtengo edizinoak be. Idazleen eta irakurleen arteko topaleku izateko helburuz antolatuko dabe beste behin, eta nobedade literario nagusiak ezagutzeko plazea be izango da, batez be Ipar Euskal Herriko idazle eta argitaletxeenak. Biltzarrean salgai egoten diran liburu gehien-gehienak euskerazkoak eta frantsesezkoak izaten dira.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana