"Euroeskualdeko hiritartasuna" Proiektu-deialdia 2021


  • DataMartxoak 23
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

Deialdia 2021ko apirilaren 30a arte zabalik da.

--

Proiektuen deialdiak Akitania Berria Eskualdeko, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko bazkideen arteko lankidetza-ekintzak sustatzeko laguntza ekonomikoa eskaintzen du.

Euroeskualdeko plan estrategikoak hiritartasunaren, kulturaren eta batez ere, eleaniztasunaren sustapenera bideratutako proiektuak gauzatzeko borondatea berresten du, lankidetzak izan ditzakeen oztopoak murriztu ahal izateko.

Honakoak dira lehentasunak:

Kultura – sormenaren euskarria / sortzaile profesionalen kopurua handitzea sektore eta jarduera desberdinak indartzeko xedez, proiektu berritzaileak sortzea (teknologiarekin zerikusia dutenak edo ez), sormena sustatuko duten baldintzak indartuz, eta herritarren artean kulturarekiko eta sormenarekiko jarrera harkor baikorra eta interes handiagoa sustatuz.

Hezkuntza – Gazteria – Hiritartasuna / elkarrekiko ezagutza eta Euroeskualdeko gazteriaren harremana ahalbidetzea.

Kirola / Euroeskualdeko herritartasuna modu nabarmenean bultzatzen duen elementu gisa hartuta.

Eleaniztasuna / hizkuntzaren bidez konektatuta dauden Euroeskualdeko herritarrak lortzea, elkarren artean komunikatzeko eta elkar ezagutzeko gaitasuna izango dutenak. Euroeskualdeko hizkuntzen ezagutza sustatzea (euskara, gaztelania, frantsesa, okzitaniera).

Noiz?

Hautagaitza
2021ko martxoaren 22tik apirilaren 30ra

Hautaketa
2021ko uztaila

Proiektuaren iraupena
Proiektuaren iraupena ez da 12 hilabete baino luzeagoa izango, hautaketa jakinarazten den datatik aurrera.

Nori zuzentzen zaio?

Elkarteei, erakundeei, instituzio pribatuei, autonomoak…

Aurkezten diren proiektuek Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLET taldea osatzen duten hiru eskualdeetako bazkide bana izango dute gutxienez.

Zenbat?

Euroeskualdeak eskainiko duen dirulaguntzaren gehiengo zenbatekoa proiektuaren kostu osoaren %50ekoa izango da.

Proiektuak %20ko gutxieneko autofinantzaketa izan beharko du.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana