Marta Marugan eta Ramon Zuriarrain. Elkarrekin amesteko ordua

  • Marta Marugan eta Ramon Zuriarrain. Elkarrekin amesteko ordua
Berria

  • DataApirilak 8
  • Gaia Ikusizko arteak

Giro onirikoa eta surrealismo kutsu bat ageri dute Marta Marugan eta Ramon Zuriarrain pintoreen margolanek. Ekain galerian batera erakutsi dituzte formatu ezberdinetako obrak.

Donostiako Parte Zaharreko Ekain arte galeriak hiriko bi margolari elkartu ditu erakusketa bakarrean: Marta Marugan (1964) eta Ramon Zuriarrain (1948). Martxoko azken larunbatean bi pintoreek artezaleei harrera egin, eta haiekin solasean jardun zuten. Haboro zabalik izango da erakusketa ekainaren 19ra arte.

Amets giro kolorezkoek eta surrealismo kutsuak bat egiten dute Maruganen eta Zuriarrainen margolanetan. Biek ala biek obra ugari eta ezberdinak ekarri dituzte formaz, teknikaz, asmoz, baina Rita Unzurrunzaga galeristak egoki kokatu eta konbinatu ditu aretoan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana