Jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak 2021

  •  Jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak 2021

  • DataApirilak 28
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

Epea zabalik maiatzaren 27ra arte.

--

Etxepare Euskal Institutuak bihar, apirilak 28, zabalduko du euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak (2021) eskatzeko epea. Maiatzaren 27an amaituko den eta 25.000 euroko zuzkidura duen deialdi hau irabazi asmorik gabeko jarduerak laguntzea bideratua dago, Etxepareren beste deialdien bidez lagundu ezin direnak. Sortzaile eta konpainien mugikortasun gastuak laguntzea da helburua. Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren jarduerak 2021ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira.

Eskabideak egiteko epea bihar zabalduko da, eta ekainaren 27an amaituko da.

 Deialdiaren testua kontsultatzeko eta eskaera orria betetzeko, sakatu hemen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana