Bilboko Udalak "Clown Zorrotza"-ren XII. edizioa ospatuko du, ostiraletik larunbatera (hilak 6-8), adin guztientzako ikuskizunekin

  • Bilboko Udalak
bilbao.eus

  • DataMaiatzak 4
  • Gaia Arte eszenikoak

 

Zorrotzako Azoka Parkeak klown-a auzokoengana hurbilduko duten konpainia eta artistak hartuko ditu.

Ekitaldi hauetarako sarrera, horietako hiru aurrestreinaldiak, doakoa da, eta aldez aurretik erreserbatu daiteke www.bilbaokultura.eus webgunean.

Programa hau #BILBAOUDABERRIA2021 programazioaren parte da.

Bilboko Udalak Zorrotzara ekarriko du “Clown Zorrotza” programaren XII. edizioa. Azoka Parkeak zortzi konpainia eta artista hartuko ditu, eta, publiko orori zuzendutako ikuskizunekin, euren proposamenak hurbilduko dizkiete Bilboko auzo honetako bizilagunei, maiatzaren 6tik 8ra, ostegunetik larunbatera.

Maybe a Companyk "Tres Sure" ikuskizuna estreinatuko du maiatzaren 6an, ostegunean, 18:30ean. Ikuskizun honetan, bi pailazok misio komun bat dute: antzokia garbitzea. Agertokira iritsitakoan, ordea, publikoa bertan dago eta euren presentzia azaldu behar dute. Garbiketa-tresnak dauzkate, borondatea dute, baina ez dakite nola erabili. Erabilera ulertzen saiatzerakoan, aurkikuntza bakoitzarekin, sentimendu bakoitzarekin, euren existentziarekin jolasteko aukera baloratzen dute.

Egun horretan bertan, 19:30ean, Azokako Parkeak ongietorria emango dio Martulari, Salustiana Sanchez aparteko emakume bat aurkezten duen "La Modern" emanaldiarekin.

Ostiralean, hilak 7, Granadako Dimitri pailazoak umore absurdua, xalotasuna eta mugarik gabeko ergeltasuna azalduko ditu "The Legend"-en eskutik, 18:30ean.

Ordubete geroago, 19:30ean, Markeliñek "Psike" ikuskizuna aurkeztuko dute. Ikuskizun bizia da. Surrealismoa eta zentzugabea laztantzen ditu ikusizko narratibaren, ahots-jokoen, dantzaren eta abestiaren bidez.

Larunbatean, 12:30ean, “Clown Zorrotza”-ra iritsiko da Sarini Zirko zirkoko artista, “Txoriak Txori"-rekin. Familia osoarentzako ikuskizuna da, lengoaia unibertsal, poetiko eta dibertigarria dakarrena, eta pertsonaiari hainbat emozio biziaraziko dizkiona.

Ondoren, 13:30ean, Sinvergüenzas Exprésate, "Lo que me sale de la concha" ikuskizunarekin. Aurrestreinaldi honetan, “maskorraren magoa” deritzon emakume batek magia-ikuskizun harrigarri bat egin gura du, baina gauzak ez zaizkio espero bezala irten. Maskor bat itsaso bihurtzearen truko handiak irentsi egin du, benetan irentsi ere, eta itsasoaren jainkosa bihurtu. Jainkosa baldar eta traketsa, magoa bezalaxe.

Programaren XII. edizioa larunbat arratsaldean agurtuko da Zorrotzako Azoka Feria Parkean, beste bi hitzordurekin. Lehenbizikoa, Intujai Teatro euskal konpainiarena, eta “Soy la bomba” aurrestreinaldiarekin. Pertsona bakarreko antzezlana da, eta Bea Larrañagak gozo-denda berezia bat eta opil txundigarri bat aurkeztuko ditu. Ikuskizuna 18:30ean hasiko da.

Ordubete geroago, 19: 30ean, La industrial teatrera kataluniarrek "Náufragos" partekatuko dute. Eguneroko naufragioentzako keinu bat, umoretik eta txikitasunetik.

Ekitaldi hauetako sarrera dohainik da; lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daitezke erreserbak, www.bilbaokultura.eus web-orrian. Gehienez 2 toki erreserbatu ditzake pertsona bakoitzak; ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak. Antolatzaileek pertsona bakoitzaren jarlekua erabakiko dute eta hara lagunduko diote. Jarleku guztiek 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantenduko dute.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana