Sormen Beka 2021

  • Sormen Beka 2021

  • DataMaiatzak 4
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua
  • Info Gehiago

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri duten SORMEN BEKA DA egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

2021an, KULTURA DIGITALEAN izango da oinarri (edozein generotakoa).
  • Jatorrizko sormen lana izan behar da.
  • Praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko da, baina fisikotasunarekin uztartu ahal izango da. Hitzak barne dituen sormen lana bada, euskara hutsezkoa izan behar da.
  • Sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira proposamenean.

Norentzat:

  • Sortzaile berrientzat
  • 18 urtetik gora.
  • Banaka zein taldeka

* Oinarrietan kontsultatu zehatzago

Bekaren zenbatekoa:

  • 15.000€
  • Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Epea

  • 2021ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Aurkezpen modua

Aurkeztu beharreko dokumentzioa (ereduak webgunean deskargatu)

Balorazio irizpideak:

  • Proiektuaren kalitatea
  • Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
  • Proiektuaren hedatze ahalmena
  • Aurrez aurreko proiektuaren defentsa

Ebazpen prozedura:

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 56. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da. Urtebeteko epea izango du irabazleak lana burutu eta 2022ko Durangoko Azokan (57.DA) aurkezteko.

Zalantzak:

  • Beka deialdiari dagokionez edozein zalantza idatziz bidali gerediaga@durangokoazoka.eus helbide elektronikora.
  • Oinarriak irakurri, laburpeneko hainbat puntu zehaztuago jasota daudelako.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana