Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko deialdia antolatu du EIZIE elkarteak.
Honako lau obra hauek dira aurtengo itzulgaiak (eta lehiaketan parte hartzeko itzuli beharreko laginak):
* Lehiaketarako, Mother ipuina itzuli behar da (lagina)
Itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke lehiatzaile.
Lehiatzaileen eskura jarritako testuaren itzulpena (lau kopiatan), ezizen batekin.
Horrekin batera, gutun-azal itxi baten barruan, itzultzailearen datuak adieraziko dira, eta ezizen bera errepikatu gutun-azalean. Hauek dira adierazi beharreko datuak: itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, izenpea. Nortasun agiriaren fotokopia ere sartu behar da gutun-azal horretan.
Obra baterako baino gehiagorako laginak aurkeztekotan, bakoitzari bere ezizen eta gutun-azal itxia erantsi behar zaio.
Epea 2021eko ekainaren 9an amaituko da, eguerdiko 12:00etan.
EIZIE elkartearen egoitzan aurkeztu behar dira itzulpen-proiektuak. Helbidea: Zemoria 25, behea - 20013 Donostia. Postaz edo mezulariz bidaliz gero, «Literatura Unibertsala» lehiaketarako dela adierazi gutun-azalean.
Hiru lagunek osatuko dute epaimahaia, jasotako itzulpenak aztertu eta esleipena egiteko. Itzulpengintzaren munduan aitorturiko gaitasuna eta prestigioa duen pertsona bana izendatuko dute Eusko Jaurlaritzak, itzulpenok argitaratuko dituzten argitaletxeek, eta EIZIE elkarteak. EIZIEk idazkari bat ere izendatuko du, hizpiderik eta botorik gabe arituko dena. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.
EIZIE elkartearen webguneko albistegiaren bidez jakinaraziko da epaimahaiaren erabakiaren berri. Esleituak izan diren proiektuen itzultzaileei zuzenean jakinaraziko zaie.
Esleipenaren ondoren, obra osoaren itzulpena egiteko kontratua sinatuko dute EIZIEk eta itzultzaileak, eta obra hori hirugarren batek argitaratzeko baimena emango dio itzultzaileak Elkarteari (Erein eta Igela argitaletxeek argitaratuko dituzte paperezko liburu eta e-book forman, bilduma honetarako bat eginik).
Ethan Frome: 2.808 euro | Ragazzi di vita: 8.181 euro | Mon frère féminin: 883,5 euro | Winesburg, Ohio: 5.616 euro
Bildumarako finkaturiko ordainsariak erabili dira, sorburu-testuaren eta hizkuntzaren arabera. Gaztelania: 24 euro orriko. Frantsesa, ingelesa, katalana, galegoa, portugesa, italiera: 27 euro orriko. Gainerakoak: 30 euro orriko.
Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa izango da, esleipena jakinarazten denetik hasita: 125 orri - 6 hilabete. Proportzio horren arabera kalkulatuko dira epeak.
Argibide gehiago, helbide honetan.