Kultur ekintza eta sustapenerako laguntzak 2021

  • Kultur ekintza eta sustapenerako laguntzak 2021
EAO

  • DataMaiatzak 11
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

Muga eguna: 2021/05/31

Helburuak

Onuradunak izan daitezke pertsona juridikoak, Espainiako, Europar Batasuneko edozein estatu kidetako bateko edo Europako Esparru Ekonomikoaren gaineko Hitzarmena sinatu duten Estatuko bateko hiritartasuna badute. Pertsona juridikoek ezingo dute irabazi asmorik izan, eskabideak aurkezteko epearen amaieran legez eratuta egon beharko dira eta zergetarako egoitza Espainian izan beharko dute.

Hartzaileak

Kultur ekintza eta sustapenerako laguntzen xedea da sektore kultural eta sortzailea modernizatzea eta profesionalizatzea, xede hauetakoren bati lagunduko dioten ekintzak bultzatuz:

a) Sektorea modernizatzea eta teknologia berriak erabiltzea kultur eduki, produktu eta zerbitzuen sorkuntzan eta difusioan.

b) Kultur eta sorkuntza industrien profesionalizazioa eta enplegua sortzeko gaitasuna handitzea, kulturaren sektorearen barruan bultzatuz prestakuntza, integrazioa, egituraketa, elkarte sektorialak eta sareak.

c) Sektore pribatuaren partaidetza bultzatzea kultur proiektuak finantzatzeko eta kultur mezenasgoa sustatzea..

d) Espainiako kultura nazioartekotzea Europako kultur eskaintzaren sareetan sartzea bultzatzea, Erkidego Autonomoen arteko loturak erraztea, herritarrek kultur prozesuetan aktiboki parte hartzea bultzatzea eta Espainia helmuga turistiko kultural moduan sustatzea.

Dirulaguntzari dagokion informazio guztia

Dirulaguntzari dagokion informazio guztia

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana