2020 Musikaren Urtekaria

  • 2020 Musikaren Urtekaria

  • DataMaiatzak 14
  • Gaia Musika

2016an sortu zenetik, eta bosgarren urtez jarraian, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Jardun osoa biltzeko asmorik ez badu ere, aurreko urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia izan ohi du argitalpen honek, begirada anitz eta osagarriak bilatuz eta musika egitea ahalbideratzen duen ekoizpen-kate konplexua osatzen duten eragileei ahotsa emanez.

Hala ere, pentsa dezakezunez, 2020. urteak, une gogoangarriak baino gehiago, egoera tragikoak ekarri zituen, bai gizartearentzat oro har, bai arte eszenikoen sektorearentzat bereziki. Iragarpen guztien aurka, pandemia hasi eta urtebetera, musikaren sektoreak soken aurka jarraitzen du oraindik, haren ondoriorik gogorrenak jasaten ari da eta indarberritzeko etsi-etsian borrokan dabil. Zentzu horretan, datorren urteko Musikaren Urtekariak albiste hobeak biltzea espero dugu.

Oraingoz, gaur aurkezten dugun Urtekari honek 2020ak ekarri zizkigun erronka ugarien errepasoa egiten du, eta sortzaileek, elkarteek, enpresek, azokek, hedabideek eta beste profesional batzuek nola gainditu zituzten erakusten digu. Krisiaren lehen lerroan egon ziren musikari, eragile eta erakundeen testigantzak biltzen ditu, bai eta hainbat kazetari espezializaturenak ere:

-Joaquín KIN Martínez (Es_Música)

-Ricardo Aldarondo

-Arkaitz Villar (Kultura Live)

-Oriol Roch (Euskadiko Orkestra)

-Amaia Ereñaga

-Ruth Manzano (Musika Industriaren Elkartea)

-Iker Bárbara

-Myriam Miranda (Musikari)

-Juan G. Andrés

-Paco Yáñez (Musikagileak)

Musika Bulegoaren 2020 Musikaren Urtekaria

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana