Urtarrilean egitekoa zen Fipadoc nazioarteko dokumentalen festibala ekainaren 12tik 17ra izanen da

  • Urtarrilean egitekoa zen Fipadoc nazioarteko dokumentalen festibala ekainaren 12tik 17ra izanen da
    Maite Alberdi txiletarraren El agente topo dokumentaleko irudi bat. Fipadoc-eko nazioarteko lanen sariketarako hautatu dute. FIPADOC
berria.eus

  • DataEkainak 10
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Urtarrilean egitekoa zen Fipadoc nazioarteko dokumentalen festibala ekainaren 12tik 17ra izanen da, Miarritzen. 3. aldi honetako 155 filmen hautaketan pandemia baztertu egin dute

Zailtasunak zailtasun, Fipadoc Miarritzeko (Lapurdi) film dokumentalen festibalak ez du hutsik eginen, ezta aurten ere. Profesionalei zuzenduriko egunak usaiako datetan egin zituzten urtarrilean, baina digitalki, osagarri krisiak hala manaturik.

Alta, publikoari begirakoa geletan eskaini nahi izan dute hastapenetik.

Hala, udaberrirat gibelatzea deliberatu zuten, neurrien eztitzeen menturan. Martxoko saiakerak huts egin zuen. Hondarrean, osagarri koiunturak bortak zabaldu dizkie zinemei. Eta Fipadoc indartsu heldu da hirugarren aldi honetara, 50 bat herritako 155 lan erakutsiko baitizkio publikoari bortz egunez: heldu den larunbatetik, hots, ekainaren 12tik 17ra.

Christine Camdessus Fipadoc festibalaren ordezkari orokorra «izugarri satisfos» da aurtengoa antolatu ahal izan dutelako: «2019an sortu zen Fipadoc, Fipa festibaletik. Xantza dugu, urte bakar bat ere ez baitugu huts egin. Publikoari begirako festibala ez genuen digitalki egin nahi. Pazientziari, kasko gogorkeriari eta pertseberantziari esker lortu dugu. Arras kontent gaude Miarritzeko Herriko Etxeak baimena eman baitigu».

Dokumentalak Miarritzeko lau gunetan emanen dituzte: Midi aretoan, Casino antzokian, Bellevue salan eta Royale zine gelan.

Orotariko gai eta giroko lanak dituzte erakutsiko bortz egunez: «Aniztasuna da gure parioa, eta zinezko historiak maite ditugu. Filmen hautaketa lan handia denez, publikoari erakutsi nahi genion kosta ahala kosta!», azpimarratu du Camdessusek.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana