Dario Urzay, Damaris Pan eta Peio Aguirre dira Gure Artea 2021 saridunak

  • Dario Urzay, Damaris Pan eta Peio Aguirre dira Gure Artea 2021 saridunak
Irekia

  • DataEkainak 24
  • Gaia Ikusizko arteak

  • Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman ditu ezagutzera 2021eko saridunak Bilboko Arte Ederren museoan egindako prentsaurreko baten
  • Dario Urzay bere ibilbide artistikoagatik saritu dute, Damaris Pan-ek berriz, “Sorkuntza lana aitortzeko saria jasoko du eta Peio Aguirrek “Arte Plastikoen eta ikusizko arloan agenteek egindako lana” aitortzeko saria jasoko du

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak Gure Artea sariak irabazi dituzten artisten izenak ezagutzera eman ditu gaur goizean, Bilboko Arte Ederren Museoan egindako agerraldian. Sari hauek arte plastiko eta ikusizkoen arloan Euskadin ematen diren saririk garrantzitsuenak dira. Epaimahaiak erabakita honako artista hauek jasoko dituzte aurtengo sariak:  Dario Urzay-k “Ibilbide artistikoa aitortzeko saria” jasoko du, Damaris Pan-ek “Sorkuntza lana aitortzeko saria” eta Peio Aguirrek “Arte Plastikoen eta ikusizko arloan agenteek egindako lana” aitortzeko saria.

Alicia Fernandezek, Pello Irazuk, Ion Munduatek, Mikel Onandiak eta Jone Alaitz Uriartek osatu dute epaimahaia eta Pello Irazu epaimahaiburuak azaldu ditu erabakiaren arrazoiak. Irabazle bakoitzak 18.000 euroko saria izango du Gure Artea saria jasotzeagatik. Sari emate ekitaldia udazkenean egingo da.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana