Manuel Lekuona Saria 2021

  • Manuel Lekuona Saria 2021

  • DataUztailak 5
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Diseinua

HAUTAGAIEN AURKEZPENA

Edonork aurkeztu ditzake hautagaiak: nahiz pertsona fisikoa nahiz juridikoa, eskatzen diren irizpideak betetzen baditu.

IRIZPIDEAK

Hauek izango dira irabazlea aukeratzeko jarraituko diren balioespen-irizpideak:

  • Balio Unibertsala
  • Bizitzako ibilbidea
  • Konpromiso eta ekarpen adierazgarriak Euskal Kulturari
  • Obraren dibulgazioa
  • Eremu akademikotik at buruturiko jarduera

Era berean, epaimahaiak emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatze aldera, emakumezkoen hautagaitzak aintzat hartuko ditu. Gainera, Euskal Herriko lurralde-errealitate ezberdinak islatzen dituzten pertsonak lehenetsiko ditu.

HAUTAKETA-PROZESUA

Saria, bi modutara emandako botoaen bitartez erabakitzen da:

1. Euskal Komunitate Globalera irekitako partaidetza birtual bidez, Eusko Ikaskuntzako kide direnen eta ez direnen botoak bereiziz. Horretarako, Eusko Ikaskuntzaren webgunean atal bat irikiko da.

2. Epaimahai Instituzional baten bidez, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zazpi ordezkarik osatuko dutena.

Sariduna hautatzeko botoa jarraian adierazten diren portzentajeen arabera haztatuko da:

  • Eusko Ikaskuntzako bazkideak % 30
  • Euskal Komunitate Globala % 10
  • Epaimahai Instituzionala % 60

Epaimahaiak, hala iritziz gero, saria banatu gabe utz dezake.

SARIA ZERTAN DATZA

Remigio Mendiburu artistak egindako brontzezko eskultura bat eta saritutako pertsonaren bio-bibliografiaren argitalpena.

Sari-banaketa ekitaldi publiko batean egingo da saridunaren lurraldean.

DOKUMENTAZIOA

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:

HAUTAGAITZEN AURKEZPENA: Hautagaitzak info@eusko-ikaskuntza.eus helbide elektronikora zuzendu beharko dira.

EPEAK

2021. urteko ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 1etik irailaren 13ra izango da.

Bozketa birtuala 2021eko irailaren 27tik urriaren 3a arte izango da. Erabakia 2021eko urrian zehar jakinaraziko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Eusko Ikaskuntza

Tel.: 943-310855 

E-posta: info@eusko-ikaskuntza.eus

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana