Zinemaldiko Bideotekak filmen izen-ematea ireki du

  • Zinemaldiko Bideotekak filmen izen-ematea ireki du

  • DataUztailak 16
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Izena emateko azken eguna 2021eko irailaren 6a da, astelehena.

Zinemaldiko bideotekak industriako profesional akreditatuen eskura jartzen du streaming bidez ikustea Zinemaldiko sail guztietan hautatutako filmak, baldin eta beren ordezkariek izena eman badute, lehiaketa amaitu eta hilabeterarte (urriaren 25ean). Zinemaldiko bideoteka CinandoVL enpresak operatzen du, Cannes zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenak sortutako zinema industriako profesionalentzako plataforma.

Zinemaldiko bideotekak Zinemaldian hautatu ez diren Espainiako eta Latinoamerikako filmen panorama ere eskainiko du. Enpresa bakoitzak gehienez hiru film inskribatu ahal izango ditu, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Gutxienez 60 minutuko iraupena izatea.
  • 2020ko urritik 2021ko irailera bitartean mundu mailako estreinaldia izatea.
  • Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoitziak izatea.

Zinemaldiko bideotekan inskribatutako film luze bakoitzeko tasa honako hau da:

  • 70 € (%21eko BEZa barne) Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoitzitako filmetarako.
  • 35 € (%21eko BEZa barne) Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako filmetarako (ekoizlearentzako doako akreditazioa barne0.

Film bat bideotekan inskribatu dezakezu esteka honen bidez.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana