EGOk bere jarduera areagotzen du eta jaialdi entzutetsuetan arituko da; hala nola, Musika Hamabostaldia, Festival Otoo Soriano eta Musikaste

  • EGOk bere jarduera areagotzen du eta jaialdi entzutetsuetan arituko da; hala nola, Musika Hamabostaldia, Festival Otoo Soriano  eta Musikaste

  • DataUztailak 22
  • Gaia Musika

Uztailaren 21etik 28ra egingo den udako topaketaren ondoren, talde gaztea Musika Hamabostaldian arituko da (abuztuak 8), Gustavo Gimeno zuzendariaren batutapean eta  Julian Rachlin nazioarteko lehen mailako biolin jolearekin batera

Horrez gain, gazte orkestra estreinakoz arituko da Otoño Soriano Jaialdian (irailak 19) eta baita Musikasten ere (urriak 23)

Iragan urtean abiatutako gestio  taldearen eta kudeaketa eredu berrien ostean, eta pandemiak markatutako urte baten ondoren, EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestrak) testuinguru eta agertoki berrietan hainbat programei aurre egiteko aukera ahalbidetuko dioten egitarau bizi eta handinahi bati egingo dio aurre 2021 urte honetan. Betiere, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailetik, kultur proiektu estrategiko honetan jasotzen diren misio eta helburuekin bat eginik; Alegia, orkestra prestakuntza egokia eskaintzea, garapen artistikoa eta giza garapena sustatuko dituen egitura bilakatzea eta mundu profesionalerako sarbidea bultzatzea. Hastapenetik, hau da, 1997tik, BBK, KUTXA eta VITAL Fundazioekin babesa jaso du proiektuak.

Proiektuaren birkokatze eta jarduera beraren dibertsifikazioa eta areagotzea nagusi diren aro berri honetan, maila goreneko nazioarteko  zuzendari eta bakarlariarekin arituko da EGO eta musika jaialdi garrantzitsuetan eskainiko ditu agerraldiak, kalitatearen estandarrak maila gorenera eramanaz eta profesionaltasunaren hastapenera eramanaz.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana