Joanes Lopez Zeraingoaren bizitzaren gorabeherak ikertu eta ?Suaren Froga? ondu du Patri Urkizuk

  • Joanes Lopez Zeraingoaren bizitzaren gorabeherak ikertu eta ?Suaren Froga? ondu du Patri Urkizuk

  • DataUztailak 22
  • Gaia Literatura

Urkizuk errealitatea eta fikzioa uztartu ditu eleberria osatzeko.

Joanes Lopez Zeraingoa du protagonista Patri Urkizuk (Lezo, 1946) idatzitako Suaren Froga eleberri historikoak. Gaur aurkeztu du liburua Donostiako Udal Liburutegian eta ezagutzen ez zuen pertsonaia historiko honekin nola egin zuen topo azaldu du: “Parisen nengoelarik liburu denda batean duela urte batzuk, begi aurrean topatu nuen hainbestetan entzundako eta aipatutako Marcel Bataillon-en Erasme et l`Espagne. Recherche sur la vie spirituelle du XVI siécle tesia, 1937an argitaratua. Liburu benetan funtsezkoa ezagutzeko XVI. mendeko izpirituaren bizitza eta erasmismoaren nire nobelaren süjeta, zuberotarrek dioten bezala, ezezaguna nuen Joan Lopez de Zerain. Honen bizitzaren eta obraren albiste gehiago jakitea interesgarri iruditu zitzaidan”.

Halaxe ekin zion Urkizuk Joanesen bizitza ikertzeari. Protagonista 1488an jaio zen Zerainen eta Granadan bukatu ziren haren egunak, 1530ean, Inkisizioaren suan erreta, luterano kutsuko liburu batzuk idazteagatik.

Idazleak errealitatea eta fikzioa uztartu ditu nobela hau ontzeko, Inazio Mujika Ereineko editoreak adierazi duenez, “ fikzioa eta errealitatea elkarren osagarri ageri dira eta esango nuke nahiko modu dibulgatiboan dagoela kontatuta, garaia ezagutzeko liburu aproposa da eta edonork irakurtzeko modukoa”.

Egileak enkontruak eta solasaldiak asmatu ditu libururako, pertsonaiaren garaikide batzuekin batera: Desiderio Erasmo, Martin Azpilikuetako, Inazio Loiolako, Migel Egiako eta Luis Vives dira horietako batzuk.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana