Ane Agirre + Iker Fidalgo: «Ezin dugu artistak hobby gisa lan egiten duela pentsatu; horretarako diru-laguntza hutsa gainditzen duten espazio eta zerbitzuak behar ditugu»

  • Ane Agirre + Iker Fidalgo: «Ezin dugu artistak hobby gisa lan egiten duela pentsatu; horretarako diru-laguntza hutsa gainditzen duten espazio eta zerbitzuak behar ditugu»
    Ane Agirre eta Iker Fidalgo Tabakaleran./Endika Portillo

  • DataAbuztuak 26
  • Gaia Ikusizko arteak

Ane Agirre eta Iker Fidalgo gasteiztarrek Tabakalerako Sortzaileen Gunean egiten dute lan, eta bertan artista garaikideek, kultur eragileek eta sortzaileek aholkularitza edo baliabide tekniko edo espazialen bila jo dezakete proiektu artistiko bat garatzeko.

Duela bost urte jarri zuen abian Tabakalerak bere Sortzaileen Gunea, eta handik babesten dira praktika artistikoak formatu eta fase guztietan, artistek, sortzaileek eta kultura-eragileek sorkuntza artistikoaren, pentsamenduaren, kudeaketaren eta proiektu artistikoen ekoizpenaren arloan egiten duten lana profesionalizatzeko.

Arlo honen bitartez, Tabakalerak sorkuntza artistikorako baliabideak eskaintzen ditu, hala nola, espazioak lagatzea, audio eta bideoak editatzeko kabinak, argazki laborategi bat edo gorputz osoko plato bat. Nazioarteko egoitza-programa bat ere badu, tokiko eta ez-tokiko artisten artean sareak sortzeko. Ekoizpen artistikorako egoitzez gain, komisariotza eta bitartekaritza eta ikerketarako egoitzak ere badira. Sortzaileen Guneak administrazio-gaiei, bekei eta kanpo-deialdiei buruzko informazioa eta aholkularitza ere ematen du.


Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana