56. Durangoko Azokan izen-emateko epea zabalik

  • 56. Durangoko Azokan izen-emateko epea zabalik

  • DataIrailak 6
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Abenduaren 3tik 8ra izango da aurtengo edizioa.

Izen-ematee www.durangokoazoka.eus webgunean egin beharko da, irailaren 19ra arte.

Aurrez-aurreko Azoka baten aldeko apustua egingo du Gerediaga Elkarteak, iazko online denda ere mantenduz.

Sormen Bekan proposamenak aurkezteko epea, berriz, irailaren 21ean itxiko da.

56. Durangoko Azokako izen-ematea gaur zabaldu da. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 19ra bitartean bitartean dute horretarako epea eta durangokoazoka.eus webgunetik egin dezakete eskaera.

Abenduaren 3tik 8ra ospatuko den edizio berri hau erronkaz beterik dator. Aurrez-aurreko Azoka baten aldeko apustua egingo du Gerediaga Elkarteak, Landakon erakusmahaiak jarriz, bisitariak gonbidatuz eta urteroko sortzaile eta kulturzaleen arteko harremanak berreskuratuz, beti ere momentuko osasun neurrietara egokituz eta segurtasuna bermatuz.

Baina horrez gain, iazko online salmentaren arrakasta ikusita, eta aforoa mugatua izan beharko denaren jakitun, online dendari ere eustea erabaki dute, parte-hartzaileei salmentarako aukera gehiago eskainiz eta bertaratu ezin diren kulturzaleei ere erosketa ahalbidetuz. Beraz, aurten erakusmahaia alokatzen duten eragile guztiek, modu presentzial eta digitalean hartuko dute parte Durangoko Azokan.

Sormen Beka DA! deialdiaren laugarren edizioa zabalik

Kultur sorkuntza digitala ardatz duen Sormen Bekaren laugarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago eta irailaren 21an itxiko da. 15.000 euroko diru saria jasoko du irabazleak eta Durangoko Azokan emango da honen berri. Deialdiari buruzko informazio zehatza, durangokoazoka.eus webguneko Sormen Beka DA! atalean dago eskuragarri.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana