Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko Poesia Saria 2021

  • Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko Poesia Saria 2021
gipuzkoa.eus

  • DataIrailak 14
  • Gaia Literatura

Kultura Departamentuaren eginkizunen artean dago adierazpen kultural eta artistikoak lantzen, zaintzen eta zabaltzen dituzten erakunde eta sortzaileei laguntzea. Xede orokor horren barruan bereziki lortu nahi da Gipuzkoan erreferente izan diren sortzaileen oroimena denboran gordetzea, eta, era berean, jendeak sormen lanak egiten jarrai dezan sustatzea, horretarako, sortzaile berriei behar duten laguntza emanez.

Sariak, Millanen hitzetan, «Xabier Letek belaunaldi oso bati euskarazko poesia hurbiltzeko egindako lana» aintzatesten du; hala, poetak «humanismoan eta balioen defentsan oinarritutako euskal identitate bat eraikitzen» egindako lana ere balioetsi nahi da. Diputatu sozialistak gogorarazi du Lete beti izan zela kulturarekin konprometitutako gizon bat, eta 1985ean foru diputatu kargua bete zuela.

Ildo horri jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bidez, hainbat lehiaketa eta sariketa antolatu ditu, horien artean, Xabier Lete (1944-2010) poetaren omenezkoa. Sariketa honek nazioarteko izaera du eta bi urtean behin antolatzen da.

Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua bitarteko dela, 2021eko Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Sariaren deialdia egin du tramitazio aurreratuaren bidez, euskaraz idatzitako lan original eta argitaragabeak saritzeko.

Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatetakoak direla ere, lan bat edo gehiago aurkeztuz. Aurreko edizioetako irabazleek ezin izango dute parte hartu. Lehiaketara aurkezten diren lanek euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute, eta gutxienez 500 bertso lerro izan behar dituzte. Sariaren zenbatekoa 12.000 euro da. Lehiaketan izen emateko eta lanak aurkezteko bide telematikoa erabiliko da soilik, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako prestatutako «Nazioarteko Poesia Sariak» web orriaren bitartez.

https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DBKPoesiaSariakWEB/hasiera?nothing=es&locale=eu

Lete Nazioarteko VI. Poesia Sarian parte hartzeko epea irekita egongo da 2021eko abenduaren 5era arte. 2022ko martxoan emango da sari banaketaren berri.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana