Bilboko Udalak 46 proiektu hautatu ditu, tokiko artistek eta eragileek aurkeztuak, #bilbaoaurrera 2021 planeko kultur laguntzetarako

  • Bilboko Udalak 46 proiektu hautatu ditu, tokiko artistek eta eragileek aurkeztuak, #bilbaoaurrera 2021 planeko kultur laguntzetarako
bilbao.eus

  • DataIrailak 15
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Ekimen hautatuek uriko aurtengo kultur programazioa osatzen dute.

Proiektu hautatuak arlo hauetakoak dira: arkitektura, arte eszenikoak, ikusizko arteak, artisautza, ikus-entzunezkoak, eduki digitalak, diseinua, hizkuntzaren industriako edizioa, moda, musika, ondarea, publizitatea eta marketina, artikulazio zerbitzuak, bideo-jokoak eta kultur jarduera zeharkakoak.

Bilboko Udalak 46 proiektu hautatu ditu, tokiko artistek eta eragileek aurkeztuak, iragan udaberrian onetsitako #BilbaoAurrera 2021 planeko kultur laguntzen onuradun izateko.

Urian kultura jarduera sustatzearren eta COVID-19k tokiko kultur eta sorkuntza sektoreko eragileei eragindako ondorioak arintzearren, Udalak deialdi hau egin zuen, Bizkaiko hiriburuan egoitza duten kultur eta sorkuntza arloko profesional autonomoen, enpresen edo beste era bateko entitateen proposamenak jasotzeko.

Proiektu hautatuek uriaren 2021erako kultur jardueren programazioari gehituko dizkiote beren proposamenak. Era horretan, Bilboko kultur programazioa eta bizimodua aberastea lortzen da, eta, betiere, proposamenok uneko osasun egoeraren arabera egokituta egongo dira, une bakoitzean indarrean den araudia beteko dela bermatuz. Proiektuak hautatzeko orduan, kontuan hartu da haien kalitatea, interesa, bideragarritasuna, zer berrikuntza dakarten, aurrekontu egokia ote duten eskaintzen dituztenetarako, eta ea euskararen erabilera sustatzen ote duten.

Eragileak albait askotarikoenak izan daitezen eta albait jarduera gehien eragitearren, hainbat proiektu-kategoria ezarri dira, betiere proiektuak arlo hauetakoak izango direlarik: arkitektura, arte eszenikoak, ikusizko arteak, artisautza, ikus-entzunezkoak, eduki digitalak, diseinua, hizkuntzaren industriako edizioak, moda, musika, ondarea, publizitatea eta marketina, artikulazio zerbitzuak, bideo-jokoak eta kultur jarduera zeharkakoak.

Proiektu hautatuak, kategorien arabera:

A kategoria. Proiektu bakoitzak 2.000 euro jasoko ditu.

  • Gloria Peón Torres - Zirko Udako Kolonia
  • Amaia Arranz Piñeiro – Euskal Mitologiako Pertsonaiak
  • Angéline Dane l- Bazen behin opera.
  • Kemen Gra- Lau Haizetara, Lau Auzotara
  • Eva Burton – Bitxigintza garaikideko sorkuntzari aplikatutako tekniken gaineko lehen sinposioa.

B kategoria. Proiektu bakoitzak 5.000 euro jasoko ditu

  • Doos kolektiboa elkartea – Bai/Not music
  • Raiz N kultur elkartea– Irudi egin
  • Ekobideak – Bilboko uria, ¡Zelako unea!
  • Igor De Quadra – Antigone metodoa
  • Eme Komunikazioa elkartea – Pikara magazine
  • Beatriz Aparicio – Artea izango da gure lotsa
  • Basabi – Emeki
  • Lutxo Egia – Istambul
  • Antespacio kultur elkartea – Bandera beltza
  • Udarnik Kultur Elkartea –Basquedok Jaialdiaren III. edizioa, 2021
  • Zorraquino –Consumer Trends aurkeztea
  • Israel Monzoncillo – Txalaparta beat
  • Federico Paladino – Reunión: hizkuntza edo heriotza
  • Naiara Gallego – Bilbao piztu
  • Enaitz Landaburu – Esperientzia gastronomiko-musikal-monokromatika

C kategoria. Proiektu bakoitzak 10.000 euro jasoko ditu

  • Bao Bilbao argitalpenak – Irudikatu Bilbo
  • Beta argitalpenak – Bilbo. Historiaren gorabeherak
  • Bilbaina Jazz Club – BJCren 30. urteurrena
  • Mikel Santamarina – Improtxou Bilbao
  • Sopa de Sapo – Komikugunea
  • Itziar Madariaga – Ehun hizkuntza
  • Gemma Martínez – Todas las hijas de Bernarda Alba
  • Oier Aldekoa – Bizitza baten argazkiak
  • Jonathan García – Lutiteka
  • Hirudika – Rally audiovisual
  • Maria Begoña de Miguel – Allegro ma non troppo
  • Con Ciencia y Arte – Aquí hay ropa tendida

D kategoria. Proiektu bakoitzak 14.900 euro jasoko ditu

  • Mama Espacio Creativo SL – «Irteera. Zero puntu» Bilboko bitxikeriak
  • Manuel De LARRAMENDI bibliografia institutua elkartea – Euskal kazetaritza Ameriketan.
  • D8 Sorkuntza Faktoria – Dantzari laguntzeko programa.
  • Altube Filmeak S.L. – Esos locos viejitos
  • Tazebaez koop. sozietatea. – Kultur eragileen belaunaldi berria Bilbon.
  • Daniel Lozano García – El Puñal Dorao Festival
  • Puntocom Audiovisual S.L. – Estekak
  • Arturo Monedero Álvaro – Bilboz gozatu
  • Gurutze Beitia – Antzoki ibiltaria
  • Lofilmo Koop. Elk. Txikia – Kaletarrak
  • Guillermo Royo Valverde – Noiz kalean!
  • Bernardo Iñigo García de la Torre – Arquitectura zabalik – Arkitektura Campusa 2021
  • Koalak Studios, Loop. Ek. Txikia – Creator eguna
  • Alexandra Filiatreau – Bankorama

BILBAO AURRERA PLANA

Bilbao Aurrera 2021 Plana, berez, joan den urtean pandemia hasi zenean bultzatu zen "Bilbao Aurrera 2020" Planaren jarraipena da, eta COVID-19aren osasun-krisiak uriko pertsonengan eta enpresengan dituen ondorioak arintzeko, suspertzeko eta berrindartzeko helburua du.

Iazko maiatzean udal-ordezkaritza zuten alderdi politiko guztiek adostutako #BilbaoAurrera2020 planak izandako harrera onaren ondoren, Udalak aparteko plan berri bat jarri du abian, #BilbaoAurrera2021 izenekoa. Plan horrek jarraipena ematen dio azken hilabeteetan egindako lanari, eta 15,1 milioi euroko aurrekontua jartzen du mahai gainean, gizarte-kohesioaren, kulturaren, ekonomiaren eta enpleguaren arloko 43 neurri zehatz aurrera ateratzeko.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana