BIME Live jaialdirako eguneko sarrerak salgai abonuak bukatu ostean

  • BIME Live jaialdirako eguneko sarrerak salgai abonuak bukatu ostean
bime.net

  • DataIrailak 15
  • Gaia Musika

Gaurtik aurrera eskura daitezke sarrerak jaialdiaren webgunean

Nazioarteko eta nazioko 8 artista arituko dira, hala nola Trueno, Natos y Waor edo Bad Gyal

BIME Live jaialdia Bilbora dator berriro eta, oraingoan, estilo urbano urratzaileenak eta uneko artista garrantzitsuenak izango dira nagusi Latinoamerikaren eta Espainiaren arteko zubi

egiten duen agertokian. Edukiera eta neurriak gaur egungo egoerara egokituta, jaialdia urriaren 29an eta 30ean izango da, Bilbao Arenan.

Lehenengo egunean Bad Gyal artistaren reggaeton kutsuko dancehall gogoraerraza izango da protagonista, belaunaldi oso baten ereserki bihurtu diren abestiekin, hala nola Zorra,

Alocao edo Blin Blin. Argentinatik, Trueno freestylera ere igoko da agertokira lehen egun honetan, arrakasta handia lortu duen Atrevido bere lehendabiziko albuma aurkezteko, ‘Mamichula’ ezagunaren erritmora. Maikel Delacalleren originaltasun tropikalak perreoa ekarriko digu dantza-pistara, bereizgarri duen reggaeton, r&b eta rap estiloen nahasketa horrekin. Frente Cumbiero taldeari dagokio azken saioa egitea, zapore latino nabarmena duen errepertorio berritzailearekin.

Bigarren eguna ongi hasteko, Natos y Waor bikote raperoak agertokia sutan jarriko du errima gogor eta beat zorrotzen artean. Iruñeko lagun talde zirikatzaileena etorriko da jarraian, Chill Mafia, genero urbanoa erabat hankaz gora jarri ostean. Jaialdiaren konexio latino bizia agerian geratuko da Ana Tijoux eta bere mezu politiko bezain musikalarekin. Raparen eta poesiaren artean ezin hobeki neurtutako fusioa eginez, Laura Sam eta Juan Escribano izango dira BIME Live jaialdiaren aurtengo edizioko azken artistak.

Eguneko sarrerak salgai daude jada, webgune hauetan: www.bime.net eta seetickets.com/es.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana