Caribou, The Hives, Novedades Carminha, Rigoberta Bandini eta Teenage Fanclub, Bilbao BBK Live Udazkenean

  • Caribou, The Hives, Novedades Carminha, Rigoberta Bandini eta Teenage Fanclub, Bilbao BBK Live Udazkenean
    Caribou. Argazkia: Wikimedia
eitb.eus

  • DataIrailak 15
  • Gaia Musika

Caribou, The Hives, Novedades Carminha, Rigoberta Bandini eta Teenage Fanclub, Bilbao BBK Live Udazkenean. Urriaren 7tik 9rako asteburuan eta azaroaren 11tik 13rako asteburuan izango da jaialdia, Miribillako Bilbao Arenan. Euskal taldeak ere izango dira bertan; Zetak, Omago eta Bulego, kasu.

Urriaren 7tik 9rako asteburuan eta azaroaren 11tik 13rako asteburuan, Bilbao BBK Live Udazkena jaialdia egingo da Bilbao Arenan. Nazioarteko eta bertako 18 taldek eta artistak osatu dute kartel berezia; besteak beste, Caribou, The Hives, Rigoberta Bandini, Teenage Fanclub eta Novedades Carminha izango dira bertan.

Euskal taldeek ere toki berezia dute kartelean: Zetak, Bulego, Omago eta El Columpio Asesino izango dira ikusgai.

Kontzertu bakoitzeko edukiera indarrean dauden arauen arabera zehaztuko da, eta covid-19aren aurkako prebentzioko neurri guztiak hartuta, kultura segurua izan dadin.

Bilbao BBK Live jaialdiaren bonua dutenentzat, sarrerak datorren astelehenean, irailak 20, jarriko dira salgai aurresalmenta berezi batean. Salmenta orokorra irailaren 22an hasiko da webgune hauetan: Bilbao BBK Live eta SEEtickets.

Programazioa, egunez egun

Urriak 7 – BBK

The Hives

Novedades Carminha

Venturi

Urriak 8 - BBK

Mando Diao

León Benavente

El Columpio Asesino

Urriak 9 – Firestone

Caribou

Zetak

Gazzi

Azaroak 11 – Firestone

Rodrigo Cuevas

Maria Arnal i Marcel Bagès

Omago

Azaroak 12 – San Miguel

Rigoberta Bandini

Mastodonte

Uniforms

Azaroak 13 – San Miguel

Teenage Fanclub

Dorian

Bulego

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana