Lauaxeta Olerki Lehiaketa 2021

  • Lauaxeta Olerki Lehiaketa 2021
mungia.eus

  • DataIrailak 27
  • Gaia Literatura

Lanak aurkezteko epea urriaren 1etik zemendiaren 15era bitartekoa izango da

 

------

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren edizino barria jarri dau abian, euskal kultura eta Euskara bultzatzeko asmoz. Aurtengo gaia ‘Etxeko alabea' izango da, horrenbestez, parte-hartzaileek horren inguruko interpretazino askea egin beharko dabe euren olerkietan. "Ezin esan dena esaten saiatzea da poesia", horrela definitu eban Xabier Lete olerkari eta abeslariak poesiaren izaera. Eta, antolatzaileen esanetan, egiteko berezi horretan "ahaleginduten jarraitzeko beste aukera bat eskainiko deusku Lauaxetak" aurten bere.

Lehiaketa irekia da, edonork hartu ahal izango dau parte, bere nazionalidadea eta bizilekua edozein dala bere, eta lanak aurkezteko epea urriaren 1etik zemendiaren 15era bitartekoa izango da.

Aurkeztuko diran lanak euskeraz sortutako testuak izango dira, gitxienez 100 bertso-lerrokoak eta, gehienez, 200ekoak, bakotxak nahi beste ahapaldi, neurri eta errima erabilita. Lanek jatorrizkoak izan beharko dabe, inoiz argitaratu bakoak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa baten saririk jaso bakoak. Ganera, ez dira originaltzat hartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Lanak paperean eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dira, lerroen artean tarte bikotxa itxita. Paperezko 3 kopia eta euskarri digitala gutun batean sartuta aurkeztu beharko dira, egilearen ezelango aipamen barik. Gutun horren barruan, ganera,  beste gutunazal itxi bat sartu beharko da lema eta ezizena idatzita kanpoaldean, eta barruan ondoko datuak sartu beharko dira: izen-abizenak eta helbide osoa, helbide elektronikoa, harremanetarako telefonoa eta egilearen aitorpena (idazlana originala, argitaratu bakoa, itzuli bakoa eta beste lehiaketa batean saritu bakoa dala aitortuta).

Lanak aurkezteko bide desbardinak ahalbidetuko ditu Udalak: Udalaren Egoitza Elektronikoa, posta arrunta (Mungiako Udala, Euskera Saila. Trobika 1, 48100, Mungia) eta HAZ bulegoa, beti bere, aurretiazko hitzordua eskatuta 94 674 12 16 telefonora deituta.

Lehiaketaren irabazleak 800 euroko saria jasoko dau eta bigarren sailkatuak, barriz, 500 eurokoa. Epaimahaia Udalak izendatuko dau eta haren esku egongo da zein lan sarituko dan ebaztea, baita, kasua balitz, saria emon barik ixtea bere. Epaia Udalaren web-gunean argitaratuko da, apelaezina izango da eta sarituek eurek joan beharko dabe sari-banaketara eta, joaterik ez badaukie, ordezko bat bidali beharko dabe. Saritu bako lanen egileek, hiru aste izango dabez epaia jakinarazoten danetik gora euren lanak jasoteko. Halan egin ezean, lan horreek apurtu egingo dira.

Amaitzeko, Udalak eskumena izango dau, bere kontura edota argitaletxe pribatu zein publiko bategaz egindako hitzarmenaren bidez, egoki deritxon beste argitalpen egiteko. Lehiaketa honetara aurkezten danak oinarriok onartu beharko ditu.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana