Freskure Deialdia

  • Freskure Deialdia

  • DataIrailak 29
  • Gaia Musika

Gaztea eta Bilbotarra zara, bakarlaria ala musika-taldekidea eta jo ahal izateko agertokiaren bila zabiltza? Zatoz Bilborockera!


Bilborock gazteentzako eta gazte-elkarteentzako erreferentziazko topagunea da. Bilborocken bertako agertokian jotzeko aukera eskaini nahi dizugu urriaren 29rako, azaroaren 26rako eta abenduaren 10erako antolatu ditugun kontzertuetan, Freskure deialdiaren bitartez.

Nork dauka parte hartzeko aukera?
Honako baldintzak betetzen dituzten bakarlari eta musika-taldeek:
- Taldekide gehienek gazteak izan behar dute (taldekideen %50k gutxienez 16 eta 30 urte arteko adina).
- Musika taldeak honako baldintzetako bat bete beharko du:
o Taldekideetako bat behintzat Bilbon erroldatuta egon beharko da.
o Musika-taldearen entsegu lokala Bilbon egon beharko da. Kasu honetan antolakuntzak agiri bat eskatu ahal izango du informazio hau baieztatzeko.

Zelako bakarlari/musika-taldeek parte hartu ahal dute?
Edozein musika-estilo jotzen duten bakarlari/taldeek dute parte hartzeko aukera.

Izen-emateak: Noiz eta nola aurkeztu dezakezu zure musika-taldea?
Deialdi honetako hiru kontzertuetako edozeinetan parte hartzeko izena emateko epea 2021eko irailaren 10ean irekitzen da.

Izena emateko honako eskabidea bete eta bilborock@bilbao.eus helbidera bidali behar duzu, mezu elektronikoan honako gaia jarrita: Freskure.

Izena emateko, 3 kanta, JPG formatuko taldearen argazkia eta haren ibilbidearen laburpena bidaltzea eskatzen dugu.

Kontzertuen datak:
2021eko urriaren 29a, azaroaren 26a eta abenduaren 10a.

Hautatzeko irizpideak:
Kontzertu bakoitzean parte hartuko duten 2 bakarlari/musika-taldeak hurrengo irizpideetan oinarrituta hautatuko ditu antolakuntzak:
- Musika-proposamenaren kalitatea.
- Musika-taldean 16 eta 30 urte bitarteko adina duten taldekideen kopurua.
- Musika-taldean parte hartze duten emakumeen kopurua.
- Bilbon bizi diren taldekideen kopurua.

Baldintzak eta konpromisoak:
- Hautatutako musika-taldeak antolakuntzak jarritako ordutegiak eta aretoaren araudia betetzeko konpromisoa hartuko du.
- Parte-hartzaileek Gazteria eta Kirol Sailari baimena ematen diote parte-hartzearen ondorioz sortutako musika, irudi eta bideoak helburu ez-komertzialekin zabaltzeko baimena
- Kontzertuetara doan sartzeko aukera egongo da, leku-kopurua agortu arte.

Informazio gehiago:
bilborock@bilbao.eus
944 15 13 06

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana