Haur eta gazte literatura irakur gida 2019-2020

  • Haur eta gazte literatura irakur gida 2019-2020
mondragon.edu

  • DataIrailak 29
  • Gaia Literatura

Liburuxkak aztertu eta sailkatzen ditu 2019-2020 urteetan argitaratutako 343 liburu.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak sarean jarri du Haur eta gazte literatura irakur gida 2019-2020.  Liburuxkak 102 orri ditu eta, bertan, ume eta gazteei zuzendutako 343 liburu aztertu eta sailkatu dituzte. 1990. urtetik hasita, urtero argitaratzen dute gida.

Gidaren azken zenbaki hau egiteko, haur eta gazte literaturarekin lotutako 13 lagunek hartu dute parte, tartean, liburuzainak, eskoletako irakasleak eta fakultateko adituak. Irakurle hauek hain zuzen ere: Marina Etxegoien eta Arantzazu Ibarrondo (Oñatiko Udal Biblioteka); Laida Zubia (Bergarako Udal Biblioteka); Jasone Erostarbe (Legazpiko Udal Biblioteka); Olga Jauregi (Aramaioko Udal Biblioteka);  Oskar Loiti (Eskoriatzako Udal Biblioteka ); Gurutze Urrutia eta Edurne Urbiztondo (Aretxabaletako Kurtzeberri Eskola); Itziar Murua eta Txaro Urrutia (Aretxabaletako Kurtzeberri Eskolako irakasle ohia ); Ana Etxeberria (Eskoriatzako Luis Eceiza Herri Eskola);  eta Nerea Alzola eta Marikarmen Apraiz (Mondragon Unibertsitatea). 

Gidaren hitzaurrean dioten moduan, 2019-2020ko gida "talde baten lan jarraituaren eta liburu askoren irakurketaren emaitza da. Guraso, irakasle eta bibliotekarientzat lagungarri izan nahi du". Lan egiteko moduari dagokionez, zera diote: "Liburuen zerrenda orokorraren ondoren sailkapen bat egiten da: liburu gomendagarriak eta oso gomendagarriak. Azken horiei erreseina bat gehitzen zaio".

1990. urtean hasi ziren Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiko kideak literatura gida kaleratzen (2001. urtetik, sarean). Proiektua elkarlanean egiten dute fakultateko arduradunek, Debagoienako udal liburutegiko eta ibarreko ikastetxeetako irakasleekin batera. 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana