Kaleko arteen balio soziala

  • Kaleko arteen balio soziala

  • DataIrailak 29
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Lankidetza 2019aren amaieran sortu zen, Artekalek Kulturaren Euskal Behatokiari eskatu zionean Kaleko Arteen inpaktu globalari buruzko azterlan bat egiteko eta sektorearen gaineko informazio-bilketaren hobekuntzarako orientazioa emateko. Aldian-aldian elkarteak bere kideak elkarrizketatzen ditu, egiten duten jarduerari, enpleguari eta sortzen duten dimentsio ekonomikoari buruzko informazioa biltzeko. Helburua da begirada kuantitatibo hori hausnarketekin osatzea, hain zuzen ere, kaleko arteek balio sozial berezi bat izatea ahalbidetzen duten ezaugarri propioen gaineko hausnarketekin.

Azterlana egiten ari ginela, pandemia agertu zen ustekabean. Azterlana garatzeko aurreikusitako programa atzeratzeaz gainera, inpaktu handia izan du sektorean, hausnarketan parte hartu duten pertsonen iritzietan eraginez, ezinbestean. Gai horrek sektorearen oraina baldintzatzen du, eta eragina izango du etorkizun hurbilean. Funtsezko gaia ez bada ere, heldu egin behar zaio ezinbestean, kaleko arteen balio sozialaren berezko elementuetan eragina duen neurrian.

Txosten honek bi informazio-iturri izan ditu: Artekaleko bazkideei egindako inkesta (2019ko datuak baliatu dira), eta konpainia, programatzaile eta banatzaileen iritziak biltzeko lan kualitatibo bat, sakoneko elkarrizketen eta eztabaida-taldeen bitartez egin dena. Guztira 33 agen n tek hartu dute parte inkestan: 26 konpainia 6 festibal eta banatzaile bat1. Galdesorta online banatu da.

Ikerketa kualitatiboa 2020ko abenduan eta 2021eko urtarrilean egin zen, eta horretarako sakoneko bederatzi elkarrizketa indibidual egin ziren eta bi eztabaidatalde antolatu, bost agenteren parte-hartzearekin. Hiru Lurralde Historikoetako hiru festibaleko ordezkariek, bi banatzailek eta bederatzi konpainiak hartu dute parte.

Kaleko arteen balio soziala [pdf, 1,40 MB]

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana