Kameratoian parte hartzeko deialdia 2021

  • Kameratoian parte hartzeko deialdia 2021
topagunea.eus

  • DataUrriak 7
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Izen ematea urriaren 7tik azaroaren 7ra egongo da zabalik

 

 

-----

KAMERATOIA 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako euskarazko ikus-entzunezkoen rallya da. Rallyak mekanika oso erraza du: parte-hartzaileek gehienez ere 3 minutu eta erdiko iraupena izango duen lana aurkeztu beharko dute denbora jakin baten barruan. Izen ematea urriaren 7tik azaroaren 7ra egongo da zabalik eta aurtengo edizioko gaia berriz, azaroaren 12an emango da ezagutzera. Hortik aurrera, 36 ordu izango dute parte-hartzaileek beraien laburmetraia landu, grabatu eta muntatzeko.  Beraz, animatu eta parte hartu, sariak ez dira eta makalak!

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen KAMERATOIA rallyak 17.edizioa beteko du aurten eta ohi bezala, Lekeitioko Euskal Zine Bilera jaialdiaren barruan egingo da. Rallyak 3 lan sarituko ditu: 800 euro jasoko ditu irabazleak, 400 bigarren postuan sailkatutakoak eta ikusleen artean bozka gehien jasotzen dituenak, berriz, talde osoarentzako gau bateko egonaldia Lekeition. Kontuan hartu, hori bai, taldeko parte-hartzaile kopuruak gehienez 6 kidekoa izan beharko duela.

Prest zaude? Hartu kamera eta eman izena azpiko estekan! 

IZENA EMAN

OINARRIAK

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana