Euskadiko Orkestra eta Kalakan Baluarten elkarrekin arituko dira datorren astean

  • Euskadiko Orkestra eta Kalakan Baluarten elkarrekin arituko dira datorren astean
baluarte.com

  • DataUrriak 13
  • Gaia Musika

Baluarteko Areto Nagusiak Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek elkarrekin eskainiko dituzten bost kontzertuetatik lehenengoa hartuko du heldu den astean, hilak 20an arratsaldeko 19:30ean. Emanaldian bi euskal taldeek Elkar diskoetxepean argitaratuko den eta euskal tradizioko hamabi kanta barne hartzen dituen diskoa aurkeztuko dute. Proiektu hau ohiko errepertorioetatik kanpoko musika-ekoizpena bideratzeko Euskadiko Orkestraren KlasikAT egitasmoaren baitan aurkezten da. Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Bixente Etchegarayek osatzen duten hirukoteak esparru sinfonikora jauzi egin du Euskadiko Orkestraren eskutik eta Juanjo Oconen zuzendaritzapean. Sarrerak 18 eta 25 euro bitartean eskura daitezke. Prezio horren gainean Euskadiko Orkestraren abonatuek %25erainoko deskontua izango dute kontzertuen sarreretan (leihatilan).

EUSKAL MUSIKA TRADIZIONALA OINARRI DUEN PROIEKTUA

Kalakan eta Euskadiko Orkestraren arteko elkarlan honen muina euskal musika tradizionala da. Urte luzeetan Kalakan taldeak euskal folklorea berritzen egin duen saiakera mundu klasikoarekin uztartzea da proiektuaren helburu nagusia. 

Hirukoteak argitaratu dituen hainbat kanta orkestraren mintzairara ekarri ditu Jagoba Astiazaran konpositoreak, tartean, euskal kantagintzan aski ezagun diren Iruten ari nuzu edo Kantuz. Kalakan taldeak erabili ohi dituen hainbat instrumentu tradizionalek ere presentzia nabarmena dute, txalaparta, txirula edo alboka esaterako, zeintzuk beste instrumentuekin batera orkestran txertatu diren. 

Horretaz guztiaz gain, Xalbador bertsolariaren hainbat hitz jaso dira, propio proiektu honetarako sortu diren piezetan, baita Mikel Laboa eta Joxean Artzeren Txoria txori kantaren bertsio guztiz ezberdin bat ere.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana